Agirre Center
2019/06/06 18:00:00 GMT+2

Agirre Lehendakaria International Program-eko batzordeko kideak bildu dira programak deituriko lehiaketa epaitzeko, deialdiak berak xedatutakoa betez.

1. Baldintzak eta moduak.

Hautaketa egiteko orduan nahitaez hartu dira kontuan izendapen eskaintzaren ezaugarriak eta lanpostu horretan jarduteko bete beharrekoak (titulazioa, proiektuaren aurkezpen idatzia, hizkuntza eskakizuna, ziurtagiriak eta abar.), 2019ko Apirilaren 16an datatutako deialdian ezarritako parametroen arabera.

Hala, hautagaiek deialdiak oinarri dituen merezimenduen egiaztagirien kopiak aurkeztu dituzte: Curriculum vitae, ikerketa proiektua, hizkuntza eskakizuna edo bestelako ziurtagiriak, deialdiak ezarritako hilabetearen barruan.

2. Izendapen- proposamena

Ondorioz, bete behar den zeregina aintzat harturik eta hautagai bakoitzaren merezimenduei buruzko iritzia oinarritzeko balorazio irizpideak eta 2019/04/16 deialdiko oinarrien azalpenei jarraiki, ZEHAZTU DA: MIREN ONAINDIA OLALDE andrea hautatua izatea.

Akta osoa