“Models of Sustainable Human Development: Lessons from the Basque Case” mintegia martxoaren 6ean ospatu zen unibertsitate amerikarran.

Agirre Lehendakaria Centerrak, AC4 zentroarekin elkarlanean (Advanced Consortium on Cooperation, Conflict and Complexity, New Yorkeko Columbia Unibertsitatea) “Models of Sustainable Human Development: Lessons from the Basque Case” mintegia antolatu zuen pasa den martxoaren 6ean.

ny1.jpg

Mintegian zehar bi zentroek elkarrekin garatzen ari diren elkarlan proiektua aurkeztu zen. Proiektu honen izenburua “Basque Sustainable Development” da, eta Euskadin egoera oso latzetik abiatuta eman den eraldaketan parte hartu duten elementu sozial, ekonomiko eta kulturalak bere sakontasunean ezagutzea du helburutzat, giza garapen iraunkorra neurtzea ahalbidetzen dituzten adierazleak erabiliz. 

Ekitaldian proiektuaren zuzendariek, PETER COLEMAN-ek eta JOSH FISHER-ek, parte hartu zuten, beste ikertzaile eta Agirre Centerreko kideekin batera: ANDREA BARTOLI (Seton Hall University), ARMANDO GELLER (Scensei) eta GORKA ESPIAU (Agirre Center eta Young Foundation), besteak beste. 

ny3.jpg

ALCko zuzendaria eta lehendakari ohia JUAN JOSE IBARRETXEk hasierako hitzadia eskaini zuen. Gainera, ekitaldian zehar ITZIAR BARRIO euskal artistaren artelanak ikusgai jarriko dira. 

Mintegi hau Agirre Centerrek New Yorkera egingo duen bisitaren testuinguruan kokatu zen. Martxoaren 4, 5 eta 6ean zentroaren ordezkaritza bat han izan zen New Yorken egoitza duten ikerkuntza proiektuei jarraipena egiteko. Horretarako ALCko ordezkaritzak barneko bilerak izango zituen, proiektu desberdinen ikertzaile eta kolaboratzaileekin. Gainera, bisita honetan zehar zenbait erakundeekin elkartu ziren, adibidez Euskal Etxea of New York.