Ekitaldian zehar XABIER IRUJOk (University of Reno, Nevada), IÑIGO URRUTIAk (Euskal Herriko Unibertsitatea), KEVIN BEAN-ek (University of Liverpool), RICHARD GILLESPIE-k (University of Liverpool) eta AMAIA AGIRRE(Agirre Lehendakaria Center) hartu zuten parte, besteak beste. Amaiak “Now is the Time for Words: Education for Peace and Coexistence” hitzaldia eskaini zuen. Gainera, ALC-ko zuzendaria den JUAN JOSE IBARRETXEk Giza Garapen Iraunkorrari buruz mintzatu zuen mintegian.
Mintegia irekia izan zen eta Liverpooleko Unibertsitateak (School of Histories, Languages and Cultures), Euskal Herriko Unibertsitateak eta Agirre Lehendakaria Center-ek antolatu zuten elkarlanean.