Pasa den urriaren 10ean eta 11n Michael Sheen aktore eta aktibista galestarrak Euskadi bisitatu zuen Agirre Centerraren eskutik, euskal transformazioa sakonki ezagutzeko helburuarekin.

Urrian Michael Sheen aktorearen bisita izan genuen. Hollywoodeko izar bat izateaz gain (Masters of Sex, The Queen, Passengers, Frost vs. Nixon, Underworld, Midnight in Paris, Twilight saga, eta abar), Sheen desberdintasunaren aurkako borrokaren erreferentea da Erresuma Batuan.

sheen-lhk.jpg

Galesko Port Talbot bailaran jaioa, bere jatorrizko herria laguntzeko fundazio bat sortu du, helburu bikoitzarekin: alde batetik, berrikuntzaren bidez lekua berrasmatzea, eta bestetik eraldaketa-prozesu bat bultzatzea, arlo sozialean eta baita ekonomikoan ere. Port Talbot herri famatua da Europako altzairu-fabrika handienetariko bat izateagatik, Port Talbot Steelworks hain zuzen ere. Altzairugintzak herriko ia %10 biztanleei ematen die lana, eta duela urte batzuk itxierako arriskuan dago.

port2.jpg

Horregatik Sheen-ek Mondragonen esperientzia kooperatibistan interesa erakutsi du, eta baita Bilboko eraldaketa sozioekonomikoan azken hamarkadetan zehar, bereziki, eta Port Talbot bezala, portu eta siderurgia hiri bat izanda.

sheen1.jpg

Bisitan zehar aktorea Gipuzkoan eta Bizkaian egon da: Mondragoneko instalazioak Arrasaten eta Bilbon (Bilbao Team Academy) bisitatu ditu eta Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria den Juan Ignacio Vidarte-rekin elkartu egin da, hiriaren eraldaketa jorratzeko. Azkenik, Agirre Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiarekin izan da, euskal kasuari buruz mintzatzeko.

sheen-gugg.jpg

Gure eredua nazioarte mailan partekatzen lagunduz gain, Gales eta Euskadiren arteko zenbait kolaborazio-proeiktuak garatzeko aukera izango dugu etorkizunean. 

Michael Sheen-ek Agirre Centerrekin ere mintzatu zuen euskal kulturari buruz. Hona hemen bideoa, euskarazko azpitituluekin (horretarako, cc klikatu bideoan):