Pasa den ostiralean Michael Keating-ek mintegi bat eskaini zuen Bilbon, Agirre Lehendakaria Centerrareen eskutik.
 

Mintegiaren helburua honakoa izan zen: Eskoziaren independentziaren erreferendumera iristeko prozesua sakonki aztertzea eta baita etorkizunari aurre egiteko aukera desberdinez hausnarketa egitea ere.

keating2.jpg

Michael Keating Scottish Centre for Constitutional Future ikerkuntza-zentroko zuzendaria da. Mintegira gerturatu ziren 50 lagunek libraren paperari buruz entzuteko aukera izan zuten, eta Europako Batasunari buruz eztabaidatu zuten. Amaitzeko, Keatingek Eskoziako, Euskadiko eta Kataluniako kasuak alderatu zituen, hauen arteko berdintasunak eta diferentziak adieraziz.