Agirre Center
2018/11/06 09:00:00 GMT+1
Aurreko azaroaren 6an, Agirre Lehendakaria Centerrek Mendebaldeko Saharak bizi duen gatazkari buruzko mintegia heldu zuen Gasteizen. Luis de Ajuria aretora 140 pertsona bertaratu ziren, Juan Jose Ibarretxek, ALC-ko zuzendaria eta Raabub Mohamed Lamin Mehdik, saharar doktorea eta Doctora Beituha elkarteko zuzendariaren hausnarketak entzutera. Konferentziak, bertaratutakoen aniztasuna agerian utzi zuen mahai-inguru aberatsa eta interesgarria sortuz, Saharar errefuxiatu, Kolonbiar eta Afrikako herrialde ezberdinetako pertsonen partaidetzari esker.

Bertan, Juan JoseIbarretxek saharar gatazkarekiko elkartasuna azaldu zuen.  Herri honek desagertzeko duen arriskuaz ohartazi zuen, “herrialde bat desagertarazten uzten dugun bakoitzean, gurea ere galtzeko arriskuan jartzen dugu”esanez. Bestetik, 2002. urtean, Lehendakaria izanik, propio bizi izandako saharar kanpamenduei eginiko bisita partekatu zuen entzuleekin. 

Sarrera hau eta gero, Raabub Mohamed Lamin Mehdik, saharar herriak bizi duen gaur egungo egoera azaldu zuen bideo batez lagundua.

Hala, Marokok eginiko giza eskubideen bortzaketak salatu zituen eta baita oso kritika zorrotza egin ere nazioarteko komunitateari. Alde batetik, espainiar gobernuak saharar herriarekiko duen ardura historikoa nabarmendu zuen; bestetik, Europar Batasunak Marokorekin Mendebaldeko Saharako baliabideak ustiatzea helburu duten hitzarmenak salatu zituen, nahiz eta horiek, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak, saharar lurraldeak Marokoren zati ez direla ezarri duten. Azkenik ere, NBEak Sahara deskolonizatzeko planen aurrera egiteko geldotasuna kritikatu zuen. Entzuleen artean ere, lur eremu horretan Afrikar Estatuen Erakundeak izan dezakeen garrantzia azpimarratu zen.

Mintegian zehar, gatazka armatuaren berpiztearen arriskua nabarmendu zen.  Izan ere, Raabub Mohamed Lamin Mehdi berak azaldu bezala, Fronte Polisarioak 25 urteetan ezarritako su etenak  gazteen pazientzia agortu dezakeela ohartarazi zuen. Bestetik, Euskadin saharar gobernuko ordezkaria den Abdulah Arabik, gatazkaren irtenbidea, bake bideetan oinarritu behar zela azpimarratu zuen.

Azkenik, ALCren zuzendariak eta Raabub Mohamed Lamin Mehdik, Kanpamenduetako emakumeek arduradun nagusi bezala duten eginkizuna aldarrikatu zuten. Bestetik, nazioarteko laguntzek jasandako murrizketen ondorioz, kanpamenduetan lortutako giza garapen maila arriskuan dela nabarmendu zuten. Horrekin batera ere, saharar gatazka komunikabideetatik kanpo geratu dela azpimarratu zuten. Ibarretxeren esanetan, hori izanik, Sahar herriak bizi duen arriskurik handiena.