Aurreko Maiatzaren 25ean, Agirre Lehendakari Centereko laguntzaile den Paul Riosek, “No volver a la Guerra” nazioarteko jaurdunaldian parte hartu zuen Kolonbian

Medellineko Unibertsitateak eta “Avanza Colombia” Fundazioak- eraldaketa sozialak bultzaltzen dituen giza–entitateak gogor aritu da bakegintzan eta bizikidetza eta adizkidetze lanetan aritutakoak-, jaurdunaldiaren bultzatzaileak izan zirelarik.

medellin.jpg

Azkenengo hamarkadetan, Euskadiren aparteko eraldaketak, berdintasun kota handiak ahalbidetu ditu; bakengintza, giltzarri izanik. Paul Riosek esperientzia hori partekatu zuen kongresura bertaratutako 2000 lagunekin, bai eta, euskal bake prozesuan ikasitako esperientziak ere: indarkeriaren eta konponbide- espazioen alternatibak eskaintzen dituzten ekimen sozialak bideratzeko, printzipio etikoek, errespetuak eta elkarrizketarako guneak zabaltzea, elkarbizitzaren eraikuntzan duten berezko garrantzia azpimarratuz.

Aldi berean, Riosek, Euskal bake- prozesuaren berrikuntza maila handia nabarmendu zuen, gobernu eta erakunde armatuen arteko negoziazio-eskema klasikoei erantzun ez dien heinean. Prozesuaren indarrak eta, aldi berean, iraunkortasunak, herritargoaren eta euskal erakundeek irtenbideak bilatzeko eskuratutako lidergo- gaitasunean oinarritu dela nabarmenduz.

Kongresuan ere, une magikoak bizitu ziren. FARCeko, ELNeko eta beste talde paramilitar armatu batzuen kideek parte hartu zuten, hala nola, “Autodefensas Unidas de Colombia”ek: benetan hunkigarria izan zelarik, FARCeko eta AUCren ordezkariek beren hitzaldien amaieran elkarri emandako besarkada.

col.jpg

Kolonbiako bake prozesua ez da erreza. Une konplikatuak ematen ari dira Bake- Akordioak inplementatzeko, urte luzeko gerra eta gorrotoaren eraginez ondorioztutako zailtasunengatik. Ordea, Medellinen bizi izandakoak, bakea eraikitzeko gai izango direlaren itxaropena adierazten du.

Bien bitartean, Agirre Lehendakaria Centeretik euskal esperientzia partekatzen jarraituko du, Kolonbian egiten ari diren berradiskidetze – eta bake – ahaleginetan laguntzekoa gertatu daitekeen artean.