Agirre Center mintegiak
2015/06/19 15:35:00 GMT+2
Pasa den ekainaren 19an “Made by Ner” ekimenaren laugarren edizioan parte hartu genuen Donostiako EUREKA! Zientzia Museoan, NER GROUP-ek antolatuta.

Ner Group taldearen jardunaldiaren helburua pertsona geldiezinak, inkonformistak, etorkizuneko bisioa dutenak eta edozein organizazio ereduetan BIDE BERRIAK ezagutu eta esploratzea desio duten pertsonak biltzea da.

Laugarren edizio honetan Agirre Centerren zuzendaria den JUAN JOSE IBARRETXE Lehendakariak eskaini zuen hitzaldi nagusia. “Gizarte Gara, Konpromiso bat daukagu” lemapean, ekitaldian zehar Ner Group-eko GIZARTEAREKIKO KONPROMISO LANTALDEAREN hiru esperientzia desberdinak aurkeztu ziren: Ugandako umezurtz-etxe jasangarriak, dibertsitate funtzionalarekin konpromisoa eta elkarbizitza, osasun eta kirol esparruetatik eta azkenik Downen Sindromea duten pertsonentzat lan-orientazioa eta formakuntza akademikoa bultzatzeko programa.

Made by Ner-ek LEHEN MAILAKO HIZLARIAK bildu zituen, hala nola Juanje Anduaga (Ner Group), Iker Mijangos (Neiker), Mikel Santamarta Ekin Koop.E), Jurgi Olasagasti (Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa), Fernando Mitxelena (Tiro Olinpikoa), Patxi Linde (Gashor Koop.E.), Aitor Garciandia (Egokituriko txirrindularitza), Lander Gil (Panelfisa Koop.E), David Izquierdo (Asociación Down Araba), Irene Dalmau (Walter Pack S.L.) eta Luis Torres (Lejarreta S.L).