• Bi erakunde akademikoek ikerkuntza etnografiko bat burutuko dute elkarrekin, euskal eraldaketaren balio eta narratibetan oinarrituta, zehazki Gipuzkoako lurraldean. 
  •  Londresko zentroa The London School of Economics and Political Science unibertsitatearen barnean kokatzen da, Thomas Piketty ekonomilaria kolaboratzaileen artean izanda.

Agirre Lehendakaria Center lankidetza-hitzarmen bat sinatu du LSE Inequalities zentroarekin. The London School of Economics and Political Science unibertsitate ospetsuaren barnean kokatura, nazioarteko zentro honek desberdintasun soziala aztertzean eta borrokatzean oinarritzen da. Mike Savage-k eta John Hill-ek zuzenduta, Thomas Piketty ekonomilaria dauka bere kolaboratzaileen artean.

values.jpg

Hitzarmen honen helburu nagusiak honakoak dira: ikerkuntza etnografiko bat burutzea, alde batetik; eta bestaldetik, Euskal Herriaren eraldaketa soziala eta ekonomikoari buruzko txosten bat aurkeztea.

Akordioaren jatorria bi alderdien arteko interes amankomunetan aurki dezakegu. Izan ere, bi erakundeak aztertu nahi izan dute azken hamarkatetan Euskal Herriak jasan duen eraldaketara eraman duten balioak, narratibak eta baita erabaki estrategikoak ere. Elementu guzti horien emaitza konpetitibitatea eta berdintasun-adierazle positiboak bateratzen dituen eredu sozioekonomiko berezi bat da, instituto britaniarrentzat erabat interesgarria dena.

lse logo.jpg

Horrela, Agirre Lehendakaria Center bere nazioarteko ikerkuntza-proiektuei beste euskarri bat gehitzen du, prestigiozko beste zenbait unibertsitateekin batera, hala nola New Yorkeko Columbia Unibertsitatea (AC4) eta Montreako McGill Unibertsitatea (CRIEM), besteren artean.