Desberdintasunaren aurkako borroka FUNTSEZKOA da Giza Garapen Iraunkorra sustatzeko eta baita ongizate estatua bermatzeko. Hori dela eta, datorren UZTAILAREN 21 ETA 22AN Donostiako Miramar Jauregian gai honetaz eztabaidatzeko aukera izango dugu Euskal Herriko Unibertsitateak, Agirre Lehendakaria Centerrekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, antolatutako Uda Ikastaro berri batean.

Desberdintasunaren aurkako borroka FUNTSEZKOA da Giza Garapen Iraunkorra sustatzeko eta baita ongizate estatua bermatzeko. Gaur egun desberdintasun-erakusleak inoiz baino altuagoak dira. Intermon Oxfam erakundearen arabera, “MUNDUKO HERRITARREN %1-K GAINERAKO %99-K DUEN ADINAKO ABERASTASUNA DAUKA PILATUTA”. Desberdintasun itzel honek ez da soilik maila globalean azaltzen, maila lokalean ere nabaritzen da, garapena eta gizarte harremanak arriskuan jarriz.

Hori dela eta, datorren UZTAILAREN 21 ETA 22AN Donostiako Miramar Jauregian gai honetaz eztabaidatzeko aukera izango dugu Euskal Herriko Unibertsitateak, Agirre Lehendakaria Centerrekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, antolatutako Uda Ikastaro berri batean. Ikastaroan zehar, alde batetik, desberdintasunari buruz hausnarketa egingo dute partehartzaileek, eta bestetik, herritarren arteko berdintasuna sustatzeko IDEIAK BILATZEN saiatuko dira, batez ere zergen bidez.

Ikastaroan NAZIOARTEKO eta bertako adituak izango dira. Besteren artean, orain BREXIT DELAKOAREN ZURRUNBILOAN MURGILDUTA dagoen Erresuma Batuatik etorritako ikerlariak nabarmendu daitezke. Azken hauek desberdintasunaren talka eguneroko bizitzan aztertzen ari dira, eta baita LONDRESEKO “SUPERRICH” edo erabat aberatsak diren pertsonen bizitza ere.

Kurtsoan zehar GIPUZKOAKO KASUA ERE aztertuko da berdintasunaren arloan. Horretarako, Gipuzkoako Diputatu nagusia den MARKEL OLANOREN eta baita ALCko zuzendaria den JUAN JOSE IBARRETXERENekarpenak izango ditugu.

INFO GEHIAGO: UIK.eus