Agirre Center
2019/01/01 06:45:00 GMT+1
Agirre Lehendakaria Center (ALC), gizarte zientzien esparruan kokatzen den diziplinarteko ikaskuntzen zentroa. Bere helburua, besteak beste, euskal gizartearen eraldaketa sozio-ekonomikoaren eredu arrakastatsua zabaltzea eta partekatzea da. Ekimenaren sustatzaile dira Euskal Herriko Unibertsitatea, Washingtoneko George Mason Unibertsitatea eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatea.

Eginkizunak:

  • Berrikuntza Sozialeko proiektu desberdinak aldi berean koordinatzea;
  • Nazioartean zein tokiko proiektuen koordinazio integrala landu: kudeaketa, ebaluaketa, dinamizazio, kontraste, emaitzen irudikatze eta txostenen elaborazioen bitartez.

Baldintzak:

  • Egiaztatutako eskarmentua antzeko kargu edo eginkizunetan; zerbitzuen diseinua, parte-hartze prozesuak, dinamizazioa...;
  • Goi-mailako Unibertsitate ikasketak;
  • Proiektu desberdinak aldi berean koordinatzeko gaitasuna;
  • Tokiko metodologietara egokitzeko gaitasuna;
  • Modu kolaboratiboan, partekatuan eta taldean lan egiteko gaitasuna;
  • Malgutasuna, eta harremanetarako zein komunikaziorako gaitasuna;
  • Hizkuntzak: Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz lan egiteko gaitasun oso altua;
  • Bestelako hizkuntzak ere baloratuko dira. 

Interesatutako guztiek beren curriculum vitae-a eta aurkezpen eskutitz bat bidali beharko dute, urtarrilaren 30a (barne) baino lehen eta Berrikuntza Sozialeko proiektuen arduradunaerreferentzia erabiliz, ondoko posta elektronikoko helbidera: info@agirrecenter.eus