Nazioarteko mintegi bat prestatu genuen Bilbon pasa den urriaren 14ean, gure ikerkuntza eta proiekturen berri emateko helburuarekin, batez ere komunitate akademikoaren artean. Arratsaldean ekitaldi ireki batean aurkeztu genituen.

2016ko martxoan, hiru urte beteko ditugu jardunean. Datorren urtea oso garrantzitsua izango da alderdi sinbolikotik ere, izan ere, laurogei urte beteko dira lehen Eusko Jaurlaritza eratu zela eta Jose Antonio Agirre Lehendakari hautatu zela. Era berean, hirurogeita hamar urte beteko dira Agirre Lehendakariak euskal kasua aurkeztu zuenetik Nazio Batuen Batzar Eratzailearen aurrean.

Hori dela eta, ALCk mintegi bat prestatu zuen pasa den urriaren 14ean. Mintegi horretan ikerkuntza guztiak aurkeztu genituen, eta baita proiektu berriak, hala nola, Open Akademia, besteren artean.

UPV/EHUko ikerkuntza errektoreordea den Fernando Plazaola-k mintegia aurkeztu zuen. Mintegian zehar ALCko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak, Seton Hall Universityko SCAR eskolaren dekanoa Andrea Bartoli-k, Columbia Unibertsitateko AC4 zentroaren zuzendaria Josh Fisher-ek, Miren Azkarate hizkuntzalariak, London School of Economics-eko Christian Thiel-ek eta LKE Sareko Antton Enciondo-k hartu zuten parte, besteak beste.

Arratsaldean toki berean ekitaldi ireki batean aurkeztu genituen proiektuak. Ekitaldia Pili Kaltzada-k moderatu zuen. Hitzaldi honetan zehar Open Akademiaren arduraduna den Paul Ríos-ek proiektu berri hau aurkeztu zuen, Josh Fisher, Andrea Bartoli eta Juan Jose Ibarretxerekin batera. Aurkezpen honek 250 lagun batu zituen Bizkaia Aretoan.

PRENTSA LABURPENA