Bisitan zehar Kroaziako EKONOMIA MINISTERIOAN bilera izan zuten. Topaketa honetan, Agirre Centerreko ordezkaritzaz gain, Ekonomia Ministrordea den ALEN LEVERIĆ-ek parte hartu zuen, baita ministerioaren beste zenbait kideak ere: Vedran Kružić, Marija Rajaković, Sanja Rendić Miočević, Danijela Ćenan, Tomislav Pokaz, Goran Basarac, Ivana Šuman eta Vlatka Bilas. Gainera, Kroaziako EKONOMIA GANBERAKO eta Berrikuntza eta Lehiakortasunerako Agentziako kideek bertan egon ziren.
Bileran euskal esperientzia BERRIKUNTZAN aurkeztu zen, batez ere garapenarekin konektatuta eta bereziki BERRINDUSTRIALIZATZE eta “smart specialization” arloetan. Halaber, Tomilav Pokaz-ek Kroaziak INDUSTRIA SEKTOREAN 2014-2020 eperako duen estrategia azaldu zuen. Azkenik, Kroazia eta Euskadiren arteko KOLABORAZIO-ESPARRU nagusiak ere aztertu ziren.
Amaitzeko, ALC-ko ordezkaritzak BICRO BIOCENTAR zentroa bisitatu zuen, ETE delakoen garapena eta berrikuntza sustatzeko helburuarekin sortutako zentroa.