Agirre Center helduak
2016/04/14 15:20:00 GMT+2
Pasa den apirilaren 12an Donostian Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak hitzaldi bat eskaini zuen 300 PERTSONEN aurrean.

Hitzaldia “Helduen Hitza” elkarteak antolatu zuen. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, “kezka ugari dituzten” 55 URTETIK GORAKO pertsonek osatua. Elkartea 2003ko martxoaren 21ean sortu zuten Esperientziaren Eskolan bere ibilbidea bukatu eta beren harremanarekin eta jarduerarekin jarraitu nahi zuten 38 lagunek.

Helduen hitzarentzat “ZAHARTZE AKTIBOA” zera esan nahi du, bazkideak beren bisitza osoan edo beren bizitzaren zatirik handienean persona trebeak eta independenteak izatea.

helduen-hitza.jpg

Ibarretxek honako gaiak jorratu zituen, besteak beste: GIZA GARAPEN IRAUNKORRA, bizitza-luzera handiak bizitza hobearen sinonimoa ote den ala ez, DESBERDINTASUN SOZIALA eta genero berdintasuna. Gainera, gaur egungo gizartean hirugarren adineko pertsonen papera zein den aztertu zuen.

ESALDI AIPAGARRIAK:

  • HELDUA IZATEA EZ DA GIZARTEARI EKARPEN GARRANTZITSU BAT EGITEKO OZTOPO
  • EUROPAREN ETORKIZUNA PERTSONETAN PROTAGONISMOA JARTZEAN DATZA
  • IRAINGARRIA DA FMI-K “BIZITZA-LUZERA ARRISKUAREN FINANTZA-INPAKTUA” BEZALAKO ERABILTZEA