Agirre Center mintegiak
2016/01/09 16:35:00 GMT+1
Pasa den urtarrilaren 8an Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak STUDY ABROAD ikastaro-programaren ikasle amerikarrekin elkartu zen Bilbon. Programa honen burua Seton Hall unibertsitatearen School of Diplomacy and International Relations-eko ikerketa-zuzendaria den eta Agirre Centerreko kolaboratzailea den BORISLAVA MANOJLOVIC da. Borislava gatazka-konpontze eta azterketan Doktore da (George Mason University) eta bizikidetzan masterra bukatu du (Brandeis University). Nazio Batuetan lan egin du eta baita OSCE (Organization for Security and Cooperation in Europe) erakundean ere, batez ere Kroazian eta Kosovon.

“MEMORY, HISTORY AND CONFLICT: DEALING WITH THE PAST CONSTRUCTIVELY” izenpean, nazioarteko ikastaro akademikoak sakonki aztertzen ditu gatazkak eta memoria bezalako gaiak. 10 egunetan zehar, atzerriko ikasleek KLASE TEORIKO ETA PRAKTIKOAK izango dituzte eta hainbat akademiko zein adituekin elkarrizketak eta eztabaidak burutuko dituzte.

Pasa den ekainean Borislava Euskadin egon zen ikastaro honen agenda kudeatzen. Honako bideoan mintzatzen zaigu: