Datorren otsailaren 26an Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak antolatutako COMPETITIVENESS FOR GROWTH IN SOUTH EAST EUROPE jardunaldian parte-hartuko du.

Jardunaldia PARISEN izango da, erakundeak Frantziako hiriburuan daukan konferentzia gunean hain zuzen ere, eta ekonomia arloko nazioarteko adituak bilduko ditu. Juan Jose Ibarretxek azken hamarkadetako EUSKAL ERALDAKETA EKONOMIKOAN oinarritutako ekarpena egingo du.

Jardunaldietako lehenengo zatian zehar Europako hego-ekialdeko herrialdeen LEHIAKORTASUNA HOBETZEKOhartu daitezkeen erabakiei buruz mintzatuko da, OCDE-ko Marzena Kisielewskak moderatutako mahai-inguru batean. Mahai-inguru honen partehartzaileak JUAN JOSE IBARRETXE, GORAZD JUSTINEK (Centre for European Perspective), ÁLVARO PEREIRA (OCDE) eta ZORAN STAVRESKI (Mazedoniako Lehen Ministrordea eta Finantza-Ministroa) izango dira.

Hasiera diskurtsoak eta gero (Turkiako OCDEko NAHIT BINGÖL eta Harvard Business Schooleko eta TCI Network-eko CHRISTIAN KETELS-en eskutik), mahai-inguruko parte-hartzaileek honako gaiak jorratuko dituzte, besteak beste: eskualde konkretuen garapenerako oztopoak, lehiakortasun globala sustatzeko aprobetxatu ahal dituzten aktiboak eta ezagueraren sorrerarako beharrezkoak diren POLITIKAK ETA TRESNAK.

Bigarren zatia sektore-lehiakortasunean arreta jarriko du, batez ere TURISMOA ETA ELIKADURA arloetan. Horretarako, adituek osatutako beste mahai-inguru bat izango da. Besteren artean, Montenegroko Ekonomia Ministroa den GORAN ŠĆEPANOVIĆ edo Europako Batzordeko MAREK PRZEOR nabarmendu daitezke.

Azkenik, Portugaleko OCDE-ko PAULO VIZEU PINHEIROK amaiera emango die jardunaldiei ondorio nagusien laburpen batekin.

OCDE erakundeari buruz

OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea 1961 urtean sortu zen eta 34 herrialde batzen ditu. Bere helburu nagusia zera da: mundu osoko biztanleen onura ekonomiko eta soziala lortzeko politikak sustatzea. Halaber, gobernuentzako EZTABAIDA-LEKU bat da, esperientziak partekatzeko eta baita elkarrekin konponbideak bilatzeko.

- DATA: Otsailak 26

- ORDUA: 9:00-18:30

- LEKUA: OECD Conference Centre (2, rue André Pascal – 75775 Paris)