Revista Diecisiete aldizkariaren bigarren zenbakia eragile anitzeko aliantzei eta berrikuntza irekiko plataformei buruzkoa da. Bere artikuluen artean, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Giza Garapenerako Berrikuntza Teknologikoko Zentroko ((itdUPM) Simona Perfettik eta Xosé Ramilek, gure lankide Itziar Morenorekin batera, sinatutakoa nabarmentzen da, komunikazio ebolutiboari buruzkoa.

Jasangarritasunari lotutako arazo konplexuei aurre egiteko antolaketa-eredu berriekin batera, arazo horien eta, beraz, izan daitezkeen konponbideen ikuspegi kolektiboa eraikitzen lagunduko duen komunikazio-eredu berri bat behar dugu.

Horregatik, artikuluan autoreek “komunikazioa ebolutiboa” deitzen dioten eredua proposatzen dute, gizarte-berrikuntzako plataformetan garatzen dena —eragile anitzeko erakundeak, geruza anitzekoak eta proiektu anitzekoak—, eta elkarrizketa eraldatzaileak eragiten dituzten prozesuak eta elkarreraginak nabarmentzen dituena. Elkarrizketa, beraz, komunikazioaren lehengai bihurtzen da, eta, edukiak eta zabalkundea landuz, komunikazioak ekintzara eraman gaitzake. Komunikatzailearen rola ere aldatu egiten da, eta ingurune lausoago batean mugitzen hasten da; arreta berezia jarri beharko dio lan egiten duen testuinguruari (erritmoa, aniztasuna…), hizkuntzari eta narrazioei.