Sargoi Hezkuntza Sare Sozialak sortutako lehen Jakintsuen Txokoan Agirre Lehendakaria Centerraren zuzendaria den JUAN JOSE IBARRETXELehendakari ohia izan zen. 170 GAZTEEN AURREAN, politikari batek bere eginkizun zintzoan mantendu beharreko baloreetaz hitz egin zuen. Ekitaldi amaieran GALDERA-ERANTZUN tartea izan zen.
Sargoi Euskal Giza Berrikuntza bultzatzen duen the Humans’ Network-ek sortutako proiektua da. Bertan, Hezkuntza sistemak dituen ERRONKA EZBERDINEI ERANTZUNA EMATEN dien proiektu desberdinak bultzatzen ditu. Kasu honetan, giza baloreak, adimen emozionala, ekintzaletasuna, lan kooperatiboa eta erantzukizun teknologikoa dute helburu.
2013-2014 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sailak bultzatutako GAZTE IREKIA programan ideia onena aukeratua izan ondoren, Donostiako Axular Lizeoa ikastolako ikasleek Sargoi erabiltzeko aukera eta errekonozimendua izan dute tresna honetan trebatzeko lehen ikastetxea izanik.
Ekitaldia hedabideetan:
- EITB: Ibarretxe habla sobre valores con los jóvenes de la ikastola Axular
- EL MUNDO: Ibarretxe augura que Euskadi “tendrá el lugar en el mundo” que le corresponde
- DIARIO VASCO: Ibarretxe augura que Euskadi “tendrá el lugar en el mundo” que le corresponde
- URUMEAKO KRONIKA: Juan Jose Ibarretxe Orona Fundazioan