Agirre Center Irlanda
2015/01/13 14:45:00 GMT+1
Pasa den urtarrilean Ipar Irlandako delegazio batek Euskadi bisitatu zuen ALC-ren eskutik. Ordezkaritza hau osatu zuten BERRIKUNTZA SOZIALAREN esparruan diharduten hainbat lagunek. Besteren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Paul Roberts (ASHTON CENTRE), John Peto (NERVE CENTRE), Brendan Murtagh (QUEEN’S UNIVERSITY), Michael Liggett (BIG LOTTERY FUND), Maeve Monaghan (NOW PROJECT), Audrey Murray (LEDCOM), Ciara Rea (NORTH BELFAST ENTERPRISE HUB) eta Paul Braithwaite (BUILDING CHANGE TRUST).

Bisita honen helburu nagusia azken hamarkadetan Euskadik izan duen eraldaketa soziala eta ekonomikoa ezagutzea izan zen. Horretarako bere egonaldian zehar irlandarrek EUSKAL KASUAREN AURKEZPEN bat izan zuten Ibarretxe lehendakariaren eskutik, eta eraldaketa honen sinboloa den GUGGENHEIM MUSEOA bisitatu zuren.

irlanda2.jpg

Gainera, berrikuntza soziala lantzen duten hainbat euskal enpresa eta erakundeak bisitatu zituzten, adibidez URBEGI, MONDRAGON edo EDE Fundazioa, besteak beste.

irlanda3.jpg

Bisita honen ondorioz, ETORKIZUNERAKO KOLABORAZIO PROIEKTUAK identifikatu ziren Euskadi eta Ipar Irlandako erakunde eta enpresen artean.