Nevadako (Reno) Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak eta Agirre Lehendakaria Centerrek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gastronomia aztertzeko, kanpoan dagoen euskal komunitatearen identitatea eraikitzeko kultura-ondarearen funtsezko elementu gisa. International Agirre Program (IAP) egitasmoaren esparruan egingo dute. ALCk ikertzaileentzat sustatutako 6 hilabeteko egonaldi akademikoen esparru-programa da. 2017an hasi zen, AC4- Columbia University-rekin lankidetzan, eta Renoko Unibertsitateak bat egin du horrekin, Euskal Ikasketen Zentroaren (CBS) bidez. Programak irekitako bide berri horrek eragile ezagunen parte-hartzea eta laguntza izango du, eta euskal gastronomiaren ekarpena zehaztea izango du helburu, kanpoan dagoen euskal komunitatearen identitate-eraikuntzan.

Akordioa ALCk 2017tik bultzatutako International Agirre Program (IAP) programaren garapenaren barruan kokatzen da, lankidetza-esparru zabalagoa barne hartzeko eta bultzatzeko, Euskadiren garapen iraunkorraren eredua aztertzeko esparruan, Nevadako Unibertsitatearekin eta haren Euskal Ikasketen Zentroarekin lankidetzan.

Ikerketak narratibak jasoko ditu, hainbat elkarrizketaren bidez. Euskal diasporako ordezkariak, adituak, jatetxeak eta, hala badagokio, kanpoko euskal komunitateekin zerikusia duten erakundeetako ordezkariak eta  Reno inguruan bizi diren euskaldunak ere elkarrizketatuko dira.

Bestalde, eta elkarrizketek hainbateko garrantzia izanik, beste eragile batzuen ikuspegia aztertuko du kontraste-elementu gisa. Zeregin horretarako, ikerketak arlo honetako AEBko eta Euskadiko adituen laguntza eta kanpoko kontrastea izango ditu.

Azterlan horretan, galdera hauei erantzun nahi zaie:

  • Zein izan da kanpoko euskal komunitateek egindako ekarpena euskal gastronomia zaintzeko eta bultzatzeko zereginetan?
  • Zein izan da kanpoko euskal gizataldearen ekarpena euskal gastronomiaren nazioarteko proiekzioan?
  • Zein da eraldaketa horren pean jarduten duen balio-sistema, eta zertan islatu da haren ekarpena?
  • Nola konektatzen da gastronomia eraldaketa-prozesuan aztertzearekin?

Jasotako erantzunetatik ateratako ondorioak eta gogoetak nazioarteko mintegi batean gauzatuko dira (2021eko martxorako aurreikusia) eta, bertan, besteak beste, ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira. Mintegi horretan oinarrituta, liburu bat argitaratzea aurreikusi da.  

I+G+B+K. “K” elementuaren azterketa

ALCk, euskal gizartearen azken hamarkadetako eraldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalaren prozesuan duen esperientzian eta ezagutzan oinarrituta, berrikuntza-prozesuetan (I+G+B) dimentsio kulturala ("K") txertatzea proposatu nahi du, benetako lehiakortasuneko elementu bereizgarri gisa, giza garapen iraunkorraren ikuspegitik.