Agirre Center
2019/01/29 17:45:00 GMT+1
Agirre International Programaren lehengo deialdiak, gatazka zonaldeek eragindako migrante edo errefuxiatuak gizarteratzeko prozesuei buruzko nazioarteko proiektu bat martxan jarri du. Proiektua hurrengo Erasmus+ deialdira aurkeztuko da.

Gorka Roman Etxebarrieta doktoreak, Hezkuntza Fakultateko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saileko irakasleak, sei hilabeteko egonaldia egin du New Yorkeko hirian, Agirre Lehendakaria Centerrek (ALC) bultzatutako programari esker, Columbia University-ko AC4 Zentroan ikertzaile gonbidatu gisa.

Gorka Roman New Yorkera abiatu zen, gai horren inguruko ikerketak eta estrategiak garatzeko helburuz. Besteak beste, euskal lurraldean bake iraunkorreko testuinguruak garatu eta gatazkak konpontzeko, edota gizarteratzea sustatzeko metodologiak eta prozesuak ezartzeko. Bere ikerketa aberastu egin da, social labs  metodologiekin zerikusia duten beste batzuekin, edota ALCk bake iraunkorrean oinarritutako proiektu zein EHUk baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonekin gizarte eta kultura – inklusiora bideratutako proiektuei esker.

Hala, egonaldiak ikerketa – sare garrantzitsu bat sortzea ahalbideratu du, Estatu Batuetako, Hego Ameriketako eta Europako hainbat erakunde eta instituzioek bertan parte hartzearen bidez. Hiru urtetan gauzatuko den ikerketa – proiektu honek, Europako finantzaketa lortu nahi du Erasmus+ proiektuentzako hurrengo deialdian.

Horrekin batera ere, ikertzaileak, erakunde akademiko horretako ikertzaile, irakasle eta ikasleei gatazkak konpontzeko eta bake iraunkorreko eszenatokiak sustatzeko estrategei lotutako mintegiak eta hitzaldiak eskeini dizkie. Bestalde, ikerketari lotutako lan – oparoaz gain, nazioarteko eraginpeko aldizkarietan izaera zientifikoko hainbat artikulu idazteko aukera izan du.