Agirre Center
2018/10/18 19:45:00 GMT+2
Gorka Román Etxebarrieta. Uztailean, Columbiako Unibertsitatean 6 hilabetetako egonaldia hasi nuen Columbia Unibertsitateak – AC4 Zentruaren bitartez, Agirre Lehendakaria Center eta Euskal Herriko Unibertsitateak izenpetua duten akordioari esker. Hala, erronka pertsonal zein profesional honetan parte hartzera bultzatu ninduena, Columbia Unibertsitateko AC4ko akademiko eta profesionalen sare zabalarekin harremanetan sartzea izan zen. Horregatik, ALC, UPV-EHU eta AC4ek izenpetutako programa baliabide aproposa izan da nire proiektu pertsonal eta profesionala aurrera ateratzeko, izan ere, batik bat hona etortzearekin ezarri nituen asmo eta helburuak asetu ditut.

Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saileko irakasle gisa, esperientzia paregabe honek ikertzaile eta iraskale ikasketa- iturri gisa eta pertsonalki hobetzeko eta aberasteko balio izan zait. Etorkizunean, adimen harreman eta zientzia ikerketa- truke honetan parte hartzeak, analisirako gaitasuna handitzea eta nazioartean ospe handia duten aditu, ikerlari zein kolaboratzaileekin lan egiteko aukera eskeiniko die gatazka – konponketa arloan edo antzeko gaietan jarduten duten ikerlariei.

Bestalde, egonaldian zehar hainbat ikerketa- artikulu idatzi eta publikatu ditut izaera zientifikoa duten aldizkarietan:

-                Roman, G., Alonso, I., Berasategi, N. (2018). “El tiempo libre educativo como recurso para la inclusión de las personas migrantes y refugiados. Diagnóstico y aproximación a las buenas prácticas en la CAV”. SIIS, Centro de Documentación y Estudios.

  • Roman, G. (2018). El Rock Radical Vasco: La constitución de los sujetos políticos a través de la música. Inguruak, Revista Vasca de Sociología y Ciencia Política. Vol 64, 24-40.
  • Roman, G. (et al). (2018). Best practices and conclusions from InclusiON European Project. Erreka Multimedia S.Coop. Bilbao. ISBN: 978-84-09-02868-9. inclusionproject.eu

Lehenago aipatutako beste zenbait artikuluk, nazioarteko ospea duten aldizkariek balioztatzen ari dira laster publikatuak izateko.

Columbia Unibertsitateko komunitate zientifikoak sekulako harrera egin dit, hasieratik, ikerketa- talde dinamika gogotsuan bertakotuz. Hori dela -eta, datorren ostegunean, urriaren 18an “Fieldwork in Cross-fire: a view of political violence from inside and out” izenburua duen euskal kasuaren inguruko mintzaldia aurkeztuko dut.

Columbiako Unibertsitatearen Earth Institute barruko AC4 zentruak, gatazka – konpoketaren alorrean jarduten duten ikerlari, irakasle eta adituez sortutako sare zabala dauka eta alor horretako bilera eta kongresuetan gogoan hartu nautelako eta nirekiko erakutsitako interesagatik, oso eskertuta nago. 

Nire egonaldiko alderdi aipagarrienetako bat, nazioarteko Erasmus + proiektu proposamenaren artikulazio eratzea eta ezartzea izan da. Izan ere, nazioartean entzutetsuak diren instituzioen artean, gatazka – konponketa eta migratzaile zein errefuxiatuen integrazioan oinarrituta dagoen proiektua da. Horrekin batera ere, gatazka amaiera eta geroko pertsona baztertuen integrazioa ere jorratuko ditu. Horrela, proiektu honen ikerketa- izaera estrategikoki finkatuko da hiru erakundeen artean, ni neu ere, barne hartuz.

ALC, UPV-EHU eta AC4ek sinatutako programak, New York hirian eta Columbia Unibertsitatean, pertsonalki zein ikerlari bezala prestakuntza maila handitzeko, heltzeko eta hobera egiteko aukera paregabea eskaintzen du.