1.800 lagun Donostiako Kursaalean izan ziren. Beste 23.000 lagunek, aldiz, streaming-en bidez jarraitu zuten hitzaldia zuzenean.

Agirre Lehendakaria Center eta Gure Esku Dagok elkarlanean antolatu zuten “Erabakitzeko Eskubidea: Kataluniako Prozesua” konferentzia pasa den otsailaren 22an Donostiako Kursaal Jauregian, Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxerekin. Erabakitzeko eskubidearen inguruan jardu ziren bi gonbidatuak eta azaldutakoek Kataluniako prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

mas1.jpg

Kataluniako Generalitateko presidente ohi eta Partit Demòcrata Català alderdiko presidente Artur Mas izango genuen gurekin. Agintean zela, 2014an Kataluniaren etorkizunaren inguruan prozesu parte hartzaile bati bide eman zion Masek, eta, horregatik, auzibidean da gaur egun. Kataluniako egoera azaldu zuen “president” ohiak eta gizartearen aldarrikapenei erantzuteko etorkizuneko ikuspegia eskaini zuen.

mas3.jpg

Hitzaldian zehar Ibarretxe Lehendakaria izan zuen alboan, Agirre Lehendakaria Center ikaskuntzen zentroko zuzendaria. Krisi ekonomikoaren eta globalizazioaren inguruko hausnarketa eskaini zuen, eta Kataluniako prozesuari ere hitz egin zuen, Everest mendiaren gailurra metafora argigarri bezala erabiliz. Gainera, Agirre Lehendakariaren hitzak gogoratu zituen: “Beti Kataluniarekin”.

Euskal Herria bezalako herriek munduan euren lekua aurkitu dezaten kulturak duen garrantziaz eta gure etorkizuna eraikitzeko erabakitzeko eskubideak, printzipio demokratiko gisa, duen garrantziaz ere aritu zen lehendakari ohia.

Kursaalean izan ziren 1800 lagunez gain, beste 23000 lagunek jarraitu zuten hitzaldia streaming-en bidez. Eskerrik asko!