Agirre Lehendakaria Centerrak, UPV/EHUrekin lankidetzan, irailaren 29tik 30era ongietorria eman zien Galesko hainbat ordezkariri. Ikerketa, enpresa eta erakundeen esparruan bi nazioen arteko elkarlan proiektuak identifikatzeko helburuz antolatu zuen topaketa ALC-k.

 

JATORRIA

Pasa den ekainean, ALC-k Galesera egin zuen bisitaldian hasi zen sortzen proiektua. Bi herrialdeen artean badira hainbat puntu amankomunean eta badira baita bientzako interesgarriak izan daitezkeen eta jorratu beharreko beste zenbait aspektu ere. Topaketan zehar honako hauek landu ziren: berrikuntza politikak, Big Data, autogintza, H2020, Hedabideak/ ICT, garraioak, enpresa sareak eta "smart specialisation”.

i2-1.jpg

Galesko ordezkaritza osatuko zuten esparru publikoan zein pribatuan diharduten hainbat lagunek. Besteren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: David Rosser, Galesko Gobernuko Berrikuntza Zuzendaria; Kevin Morgan, Cardiffko Unibertsitateko irakaslea eta OCDE erakundearentzat Euskadiren inguruko txostena burutu duena; Jen Rae, “When small is Beautiful. Lessons from highly-innovative smaller countries” ikerketa-txostenaren egilea eta, azkenik, Adam Price, Nestako koordinatzailea Galesen.

EUSKAL ENPRESAK

Euskal parte-hartzaileen artean Tecnalia, Euskaltel, Innobasque, IK4, EITB, Urbegi, Prosumerlab, Orkestra, CodeSyntax, Mondragon Team Academy, Euskampus, Deustuko Unibertsitatea edo Zero Zabor, besteren artean, nabarmendu ziren.

i2-3.jpg

EKITALDI IREKIA

Ekitaldi honen testuinguruan, jende guztiarentzat ateak irekiak izan zituen ekintza antolatu genuen. Bertan, Erresuma Batuko Berrikuntza Bulegoak (Nesta) berriki argitaratu duen txostena, arestian aipatutakoa, aurkeztu zen. Txostenean Euskadi, Finlandia, Israel, Estonia eta Singapurreko kasuak aurkeztu dituzte. Jen Rae* egilekidearekin batera, Kevin Morgan-ek eta Juan Jose Ibarretxe-k hartu zuten parte.

* EL PAÍS, Jen Rae: “Lo más importante es controlar las áreas que ayuden a avanzar”.