Puerto Ricoko Interamericana Unibertsitateak Juan Jose Ibarretxe Honoris Causa Doktorea Enpresa-garapenean izendatu du, diziplina honetan erakutsi duen interesa, ardura eta konpromezuagatik.

Puerto Rico-ko Interamericana Unibertsitatearen hitzetan, “bere ibilbide akademiko zein politikoagatik, Euskal Herriarentzat egindako lanagatik eta baita azken sei urteotan Katedradun Irakasle Bisitari gisa unibertsitatean eskaini dituen hitzaldi guztiengatik ere” merezi du Ibarretxek Honoris Causa Doktoretza.

Inbestidura-ekitaldia pasa den ABENDUAREN 8AN ospatuko zen, goizeko 9:00tan, Puerto Ricoko Interamericana Unibertsitatearen Recinto Metropolitano antzokian. Ekitaldi honetan zehar Juan Jose Ibarretxek Giza Garapen Iraunkorrari buruzko hausnarketa sakona egin zuen. 

IBILBIDE PROFESIONALA

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Ekonomian lizentziatua, Juan Jose Ibarretxe Markuartuk (Laudio, 1957) bertan ere aurkeztu zuen bere DOKTORE-TESIA 2010ean: “Printzipio Etikoa, Printzipio Demokratikoa eta Giza Garapen Iraunkorra: eredu demokratiko baten oinarriak”.

Bere ibilbide POLITIKOA Laudioko alkate gisa hasi zuen (1983-1987). 1995-1998 epean Eusko Jaurlaritzako Lehendakari ordea eta baita Ogasun eta Finantzia Sailburua ere izan zen. 1999an Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria izendatu zuten eta hiru legealditan ari izan zen karguan, 2009ra arte.

honoris2.jpg

Politika utzi eta gero, Lehendakari ohiak mundu akademikoari eutsi zion. Gaur egun Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies ekimenaren zuzendaria da. Zentro hau Euskal Herriko Unibertsitatea – Euskampus, Columbia, Seton Hall eta George Mason unibertsitateen arteko lankidetza-proiektua da. Gainera, 2009tik Katedradun Irakasle Bisitaria da Puerto Ricoko Interamericana Unibertsitatean.

HONORIS CAUSA DOKTORETZAK

Azken urteotan zehar, munduko herrialde desberdinetako beste zenbait unibertsitateek izendatu dute Juan Jose Ibarretxe Honoris Causa Doktore, hala nola, Argentinako ROSARIOKO UNIBERTSITATEA (2004), Argentinako LA PLATAKO UNIBERTSITATE NAZIONALA (2004), Georgiako IVANE JAVAKHISHVILI TBILISI UNIBERTSITATE PUBLIKOA(2006), Argentinako CORDOBAKO UNIBERTSITATEA (2006) eta Dominikar Errepublikako SANTO DOMINGOKO UNIBERTSITATE AUTONOMOA (2009).

PRENTSAN: