Agirre Center
2020/02/21 13:00:00 GMT+1
Columbiako Unibertsitatearen ezaugarrietako bat unibertsitate-komunitatea osatzen duten pertsonen (bai akademikoak eta bai ikasleak) jatorri-aniztasun handia da, askotariko kulturekin, eta horrek izugarri aberasten du ideia-trukea esparru akademikoan.

Horri esker, Teachers Collegeko ikasleak eta irakasleak, Society for International Educationekin batera, ados jarri dira beren ama-hizkuntzak ordezkatzeko, International Mother Language Day -Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren ekitaldi interesgarri eta hunkigarri batean. Jardunaldia xumea eta oso aberasgarria izan zen, bakoitzaren ama hizkuntzaren inguruko hainbat gogoeta pertsonal egin ziren, musika eta dantza tradizionalak lagun zirela. 

Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen 2007an. Nazioarteko Egun honen helburua munduan hitz egiten diren hizkuntza eta dialekto guztiak zaintzea eta babestea da. 2.000. urtean hasi zen benetan ospatzen, NBEren Idazkari Nagusiak, Kofi Annanek, Egun hori babestu zuenetik bere diskurtsoan eta UNESCOren Konferentzia Orokorrak aldarrikatu zuenetik 1999ko azaroan.

Ospakizun ekitaldi honetan, Bangladesheko Sameera Uddin anderearekin egoteko pribilegioa izan genuen, "Bangladeshen historia eta ama hizkuntzaren eguna" gaiari buruz egin zuen hitzaldi interesgarrian. Nazioarteko egun honen ospakizuna Bangladeshko herriaren ordainetan da, izan ere, 1952an unibertsitateko ikasleek euren ama hizkuntza, bengalera, Pakistan ekialdeko (gaur egungo Bangladesh) bi hizkuntza nazionaletako bat bezala aitortzearen alde protesta egin baitzuten. Ikasle haiek Pakistango ejertzitoaren erasoa pairatu zuten eta asko hil egin zituzten; hala ere, irmo eutsi zioten, beren hizkuntzaren bidez adierazteko eskubide unibertsala defendatuz. Bere hitzaldian hitz batzuk bengaleraz esan zituen.

Aurkeztutako, errezitatutako eta abestutako hizkuntza askoren artean zeuden Quechua, Kiswahili (Tanzania), Saora (India), Igbo (Nigeria) eta zeinu hizkuntza. 

Euskara ere Teachers Collegeko graduondoko ikasle batek oso ondo ordezkatuta egon zen, euskaraz hitz batzuk egin zizkigun eta hizkuntzari buruzko xehetasunak emateaz gain, Korrikari buruzko bideo zirraragarri bat aurkeztu zigun. Adierazitako gogoeten artean, euskara hizkuntzaren biziberritze-eredutzat hartu izana nabarmentzen da, eta arrakasta hau gazteen konpromiso eta ahaleginarekin lotzen da. 

Miren Onaindia. New York (Internacional Agirre Program, IAP)