Datorren asteazkenean, abenduak 13, Agirre Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak Puerto Rico-n mintzatuko du Giza Garapen Iraunkorrari buruz.  

Puerto Ricoren egoera erabat latza da. Irma eta María urakanen ondorio suntsitzaileei aurre egin behar diete eta herrialdea berreraikitzeko esfortzu erraldoia egin behar izango dute. Prozesu honetan, gardentasuna eta segurtasuna kudeaketan inoiz baino garrantzitsuak izango dira.

Testuinguru honetan, bertako Universidad Católica-k gai hauei buruzko topaketa nazionala antolatu du. 

"Transparencia y solidaridad: su importancia para el desarrollo humano sostenible" lelopean, Ibarretxeren hitzaldiak gardentasuna eta segurtasuna jorratuko ditu, kudeaketa publikoaren testuinguruan. Gainera, topaketari amaiera emango dio.