Gure zentroko ikerkuntzen arduraduna eta berrikuntza sozilan aditua den Gorka Espiauk The Young Foundationekin batera lan egiten du Europako Batzordeak lagundutako proiektu batean. Pilotoak 5 milioi euro emango ditu hiru urteetan zehar eta Bartzelonako Besós auzoan burutuko da.

Azken urteotan Agirre Lehendakaria Centerren lan-lerro nagusietako bat bihurtu da desberdintasunaren aurkako borroka. Euskal Herriko balore kooperatibistak eta berdintasuna ardatz duten hainbat ikerkuntza burutzeaz gain, desberdintasunaren aurkako puntako nazioarteko proiektu batean lan egiten dugu.

Proiektuak hiru urteko iraupena izango du eta Bartzelonako Besós auzoan gauzatuko da. Bertako zoriz hautatutako 1.000 bat familiek baldintzarik gabeko diru-laguntza jasoko dute, beraien diru-sarrerak pobreziaren muga-lerroa gainditzen dutela ziurtatuz.

Agirre Lehendakaria Centerreko ikerkuntzen arduraruna eta berrikuntza sozialan aditua den Gorka Espiau-k The Young Foundation-ekin batera lan egiten du Europako Batzordeak lagundutako programa honetan. Londreseko think tank delakoa Bartzelonako Udalak proiektua burutzeko hautatutako lau erakunde akademikoen artean dago, UABko IGOP, Universitat Politècnica de Catalunya eta IEDE Business School-ekin batera.

Era berean, proiektua antzeko proiektuak gauzatzen ari diren zenbait erakundeen aholkua jasoko du: Finlandiako gobernua, Kanadako Ontario probintziako gobernua eta Holandako Utrecht munizipalitatearena.

1989an Euskal Herrian ezarritako DBE errentaren inguruko eztabaidaren erdian, horrelako proiektuen garapena epe laburrean funtsezkoa izan daitekelakoan gaude, berdintasunezko gizartea lortzearren.

Proiektuari buruzko informazio gehiago: basicincome.org