Agirre Center
2017/10/18 16:30:00 GMT+2

 

 

Pasa den urriaren 18an, asteazkena, German Marshall Fund ekimeneko solasaldian parte-hartu genuen Bilbon. Euskal Herriko eraldaketa sozioekonomikoa izan zen ekitaldi honen ardatza, kultura eta balioak abiapuntutzat hartuz. 

Captura de pantalla 2017-10-18 a las 16.33.38.png

Solasaldia bideratzeko Aitor Elizegi sukaldaria eta Agirre Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia izan ziren. 

Elizegik komunitateak bultzatzeko kulturak daukan garrantzia azpimarratu zuen. Bere eskarmentu pertsonalan oinarrituz, tradizioa eta modernitatea konbinatzeari buruz mintzatu zuen; izan ere, tokiko produktuak eta elementu kulturalak bere lanaren euskarria izan dira, betiere nazioarteko eta abangoardiako elementua ahaztu gabe.

Horrela, testuingurua eman zion Ibarretxe Lehendakari ohiari, euskal eraldaketaren elementu nagusiak jorratzeko, giza garapen iraunkorraren ikuspuntutik. 

22008276_10155691427886531_5603257971309250852_n.png

Beraren aburuz, Bilboko transformazioa Euskal Herri osoaren eraldaketaren testuinguruan kokatu behar dugu, eta bata ez da ulertzen bestea gabe. Modu berean, prozesu honetan euskal kultura eta balioak izan duten garrantzia agerian jarri zuen: "the K is the key" (kultura gakoa da). Horregatik horrelako prozesuak ezin dira automatikoki munduko beste lekuetan erreplikatu, balio guzti hauek kontutan hartu barik. Labur esanda, leku bakoitzaren nortasuna elementurik inportanteena da.

German Marshall Fund US irabazi-asmorik gabeko elkartea da. 1972an sortu zen, Alemaniak Estatu Batuei egindako ekarpen bezala, II. MG-ren ostean martxan jarri zen Marshall Plana omenduz. Ekimenaren xede nagusia zera da: ozeano atlantikoaren zeharreko kooperazioa bultzatu eta indartu, eskualde zein herri desberdinen garapen-estrategiak babestuz.  

Bilboko delegazioa esparru desberdineko adituek osatu zuten. Besteak beste, honakoak nabarmendu daitezke: Evelyn Burnett (Economic Opportunity, Cleveland Neighborhood Progress), Shauna Hegna (Shareholder Services and Lands, Alaska), Amy Kaherl (Detroit SOUP), Christopher Maroshegyi (Albright Stonebridge Group) eta  Simon Tafoya (Colorado estatuko gobernatzailearen kabinetea).