Agirre Center Gales
2014/05/26 11:50:00 GMT+2
Galesen egiten den Hay Festival delakoa Erresuma Batuko jaialdi kulturaletako garrantzitsuenetariko bat da eta1987-tik darama martxan, POETAK, IDAZLEAK, ZIENTZILARIAK, ZINEMAGILEAK, MUSIKARIAK, POLITIKOAK, EKOLOGISTAK eta zenbait arloetako pentsalariak biltzen eta gure pentsakera transformatzen, ideia handien poterea bultzatuz. Aurten, Agirre Center bertan izan da.

Pasa den maiatzaren 23an Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria Juan Jose Ibarretxek GALESEKO HAY FESTIVAL OF LITERATURE AND ARTS-en hartu zuen parte, “HOW TO CHANGE A COUNTRY” izeneko hitzaldia eskainiz.

Bere hitzaldian zehar Juan Jose IBARRETXEK azken hiru hamarkadetan EUSKADIN IZAN DEN ERALDAKETA SOZIOEKONOMIKOAZ MINTZATU ZUEN, nola krisi ekonomiko larria pairatzetik, langabezi-tasa altuekin eta indarkeriak mindutako nazioarteko irudiarekin, Euskadi Europako oparotasunaren lehen postuetan izatera pasatu zuen azalduz. Nahiz eta jaialdiaren programaren datuak zaharrak izan, HITZALDIAREN INTERES NAGUSIA ERALDAKETA HONEN KLABEAK EZAGUTZEAN DATZA.

Jaialdiaren barnean BRIAN MAY musikari eta astrofisikoak, HANIF KUREISHI EDO MICHAEL ROSEN bezalako idazleek, ROBERT MAIR ingeniariak, Bron/Broen/The Bridge telebistako seriearen egileak edo CARRIE FISHEr aktoreak (Star Wars) hartu zuten parte, besteak beste.