Agirre Center
2018/11/14 22:15:00 GMT+1
“Etorkizunean ezagutzen ez ditugun langaiak azaldu beharko ditugu oraindik ezezagunak zaizkigun lanpostuetarako. Gakoa, jakintzan ez ezik ulermenean datza” azaldu zuen Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz gune berrian, azaroaren 14an heldu zen mintegian. Mintegiak, instituzio publikoetako 30 kide batu zituen, empresa arduradunak, hezkuntza zentru eta unibertsitate arloetatik zetozen arduradunekin batera, besteak beste. Bertan ere, mundu mailan berrikuntza eta sorkuntza arloan aditua den Charlie Leadbeater izan zen. Egun, Mariana Mazzucatok, Londreseko College Unibertsitateko Berrikuntza Institutuan duen taldean jarduten duenak, hain zuzen ere. Bertan Leadbeaterrek, arima eta hegoak dituen ekonomiaren aldeko apustua egiteko beharra defenditu zuen.

Markel Olanok, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, enpleguaren etorkizuna kezka soziala dela azaldu zuen “zertan egingo dut lan?”, “egungo formakuntza etorkizunean baliorik izango  duen” “etxebizitzarik erosterik izango dut?” edota “pentsiorik egongo ote diren” inguruko kezkak eta ziurgabetasunak, egun bizi ditugun, erresistentzia eta ikuspegi ezkorretara eraman gaituztela azalduz.

Mintegian zehar, Charles Leadbeaterrek etorkizuna hemen dela aldarrikatzearekin batera, lanak azkenaldian jasan duen transformazioa irudikatu zuen supermerkatu zein aireportuetako ontziratze mahaien kasuen bitartez, non ez diren pertsonarik lanean. Orainaldi hau bada, datozen urteotan enpleguak biziko duen sakoneko transformazioaren aurrean, lehentasunik garrantzitsuena joera honek ondorioztatu dezakeen klase ertainen desagerketa ekiditzea datzala azpimarratu zuen. Izan ere, bakar batzuek asko irabazteak eta gehiengoari gaizki pagatzeak, erdi mailako klasearen desagerpena suposatu dezake.

Hala, adituak, pertsonen bizitzetan lanak duen garrantzia azpimarratu zuen: sortzeko modu bat ez ezik, komunitate baten parte sentitzeko modua dela erreferentzia eginez. Horregatik, etorkizuneko erronka lehiakortasuna eta gizarte elkartasunaren arteko oreka topatzean zetzala azaldu zuen, “bizitza onaren” kontzeptu zabalari, bestelako estrategiak gehitzeko proposamena eginez. Hau da, lana, hezkuntza, etxebizitza, elkartasuna, hirigintza bezalako kontuei, modu berri eta integratu batean birplanteatuak izateko beharra azpimarratuz.

Gauzak horrela, Leadbeaterrek bere errezeta partekatu zuen, ezagutza, ahalmen eta pertsonalitateak banatu beharra daudela aldarrikatuz. Eskema, grafikoki ere azaldu zuen, “garun - esku eta bihotza” lan eskemak bultzatzeko beharra azpimarratuz eta Silicon Valley bezalako eredua kontrajarriz, honako honek “deskalabru arrakastatsua” izan bada ere. Hala, arimadun ekonomiaren aldeko apostua egin beharra dagoela defendatu zuen, ekonomia sortzaile eta birsotzailea eraikiz, non oreka eta jasangarritasuna zentzu baten inguruan eraikitzen den eta ez bakarrik ordea, irabazizko zentzuaren inguruan. 

Bukatzeko Leadbeaterrek, erkidegoak bizi duen egoera ekonomiko onagatik, bai eta, berrikuntza bokazio eta kooperatismoan oinarri duen kultura osagaiagatik, eredu alternatiboak bultzatzera dei egin zuen. Bertan zeuden pertsonei euskal transformazioaren alde adore emanez.

Charlie Leadbeaterrek Noticias de Gipuzkoan eskeinitako elkarrizketa irakurtzeko, sakatu  hemen.