Joan den martxoaren 15 eta 20an, Andoainen eta Bilbon, Elhuyarrek Agirre Lehendakaria Centerrekin elkarlanean egindako ikerkuntza aurkeztu zen, euskara berreskuratzeko prozesuaren balioen ingurukoa, hain zuzen ere.

Ikerkuntza honetan aztertu diren erakunde guztietako ordezkariek hartu zuten parte aurkezpenetan: Argia, Elkar, Ikastolen Elkartea eta Elhuyar bera.

Hizlariek euskararen berreskurapen-prozesuan zehar beraien jarduera zuzendu duten balioak eta narratibak zein izan diren nabarmendu zuten: elkarlana, berdintasuna, demokrazia, erresilientzia edota konpromisoa.

Iraganera begira jartzeko ariketa izan da, ez bertan gozatzeko helburuz, baizik eta euskararen berreskurapen-prozesuak etorkizuneko erronkei aurre egin diezaien lagundu dezaketen balioak identifikatu nahian.

Ideia hauek ikerkuntza osoaren laburpen-bideoan esplikatu dira, protagonistek eurek kontatuta.