Mintegi hau Estatu Plurinazionalei buruzko Ikerkuntza Ekimenaren (RIMS, ingeleseko sigletan) nazioarteko bigarren topaketa izan da, George Washington Unibertsitatearen Elliott School of International Affairsek bultzatua. Honetan, ALCren laguntzarekin, Tibetetik etorritako hogei akademiko eta mintzaide bildu dira Euskadin, zeintzuk euskal gizartearen eraldaketa prozesua, kultura eta ekonomia ezagutu ahal izan duten.

RIMS hiru urteko proiektua da, estatu multinazionalen gobernantza asimetrikoaren ereduak aztertzen dituena. Bere programen bidez, RIMSek ikuspegi ezberdinak aztertzen eta eztabaidatzen ditu, asimetriak estatu konplexuen barruko lurralde gobernantzan duen eginkizuna kontzeptualizatzeko.

Proiektu honek euskal esperientzia gobernantza asimetrikoaren azterketa arrakastatsuaren adibidetzat du. Era honetan, ALCrentzat aukera paregabea da esperientziak partekatzeko gobernantza, autogobernu, deszentralizazio, lurralde garapen eta giza eskubideen sustapenaren inguruan. 

Topaketa hau berriro ere elkar trukaketarako espazioa izan da, Txinak eta Tibetek euskal kasua ikas dezaten eta, era berean, Euskadi nazioarteko pentsamendu zentro ospetsuenekin lotu ahal izateko, nazioartean estatu plurinazionalen gobernatzaren inguruan dauden joerak ikuskatzeko eta ezagutzeko.