Agirre Lehendakaria Fundazioa (ALF) ECOMUNekin (Economías Sociales del Común, Fuerza Alternativa Revolucionaria del Común, Farc, izenekoak La Habanako Bake Akordioaren esparruan borrokalari-ohien osoko birgizarteratze-prozesurako sortutako kooperatiba nazionala, ) eta LKS-ALECOPekin elkarlanean, Garapen Solidarioari eta Bakegintzari laguntzen ari da, FARCeko borrokalari-ohien birgizarteratze- eta laneratze- prozesuaren esparruan.

Bakerako Europako Funtsak finantzatutako proiektuak arrain-hazkuntzako proiektu bat du ardatz gisa , Kolonbiako zazpi eskualde-nodotan inplementatuko dena: Karibeko Nodoa (Pondores, Tierra grata, Montes de María), Ipar-ekialdeko Nodoa(Erdiko Magdalena, Santander Iparraldea eta Arauca), Hego-mendebaldeko Nodoa (Nariño, Cauca eta Valle del Cauca), Ipar-mendebaldekoa (Antioquia, Chocó, kafearen ardatza), Ekialdeko Nodoa (Meta eta Guaviare), Erdiko Nodoa (Cundinamarca, Boyacá eta Tolimaren iparraldea) eta Hego aldeko Nodoa (Huila, Caquetá, Putumayo eta Tolima sur).

Era berean, ALF entzute-komunitarioko edo “ebaluazio ebolutiboko” proiektu bat gauzatzen ari da, sakonago ezagutzeko zer gertatzen ari den birgizarteratze-prozesuan. ALFk sortutako metodologiak, narratibak biltzearen bidez, gertatzen ari denaren errealitatea bilatzen du, aukerak eta aldaketarako eragileak detektatzeko. “Ebaluazio ebolutiboaren” lana Caquetá eskualdeko bi herrixkatan garatu da: Aguabonita eta Miravalle.

Aipatutako lan hau ECOMUNen kooperatibak sendotzeko lanari eta berrikuntza-plataformaren esperientziari lotzen zaio.