Euskal gizarteak Euskadiren GIZA GARAPEN IRAUNKORRA sustatzeko eta bere etorkizuna modu orekatuan eraikitzeko erronka du aurrez aurre (hau da, ingurumena errespetatuz eta giza eskubideekin konprometituta).

Horregatik pasa den ekainaren 15ean Bilboko Bizkaia Aretoan Agirre Lehendakaria Centerrek ekitaldi bat antolatu zuen Euskadiko Giza Garapen Iraunkorraren inguruan gogoeta egiteko. Ekitaldiaren helburu nagusiak honakoa izan zen: IDEIAK ETA PROPOSAMENAK EZTABAIDATU, partekatu eta ezagutu.

Horretarako euskal eta nazioarteko adituak Bildu genituen. Besteak beste, honako hauek nabarmendu daitezke: JUAN JOSE IBARRETXE (Lehendakari ohia eta ALCko zuzendaria), ANDREA BARTOLI (Seton Hall Unibertsitateko Dekanoa), IZASKUN LANDAIDA (Emakundeko Zuzendaria) JOSHUA FISHER (AC4 zentroko zuzendaria, Columbia Unibertsitatea), ITSASO ANDUEZA (Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren Presidentea), KOLDO SARATXAGA (NER Group) eta PILI KALTZADA (Komunikazio aholkularia, beheko argazkian).

garapen-kaltzada.jpg

Ekitaldia HAUSNARKETARAKO LEKUA izan zen, bai hizlarientzako eta bai etortzera animatu ziren partehartzaile guztientzako.