Euskal eraldaketari buruz aritzeko gonbidatu zuten Juan Jose Ibarretxe EDAS eta NESTA erakundeek.

Pasa den EKAINAREN 23AN Erresuma Batuko berrikuntzarako agentziak (NESTA-k) eta Eskoziako ekonomi garapenerako elkarteak (EDAS-ek) ekitaldi bat antolatu zuten. Ekitaldi hau Eskoziaren etorkizuna izan zuen abiapuntu eta IBARRETXE LEHENDAKARIA IZAN zuen hizlari nagusienen artean. Izan ere, Eskoziako gobernua konpetentziak berreskuratzeko momentuan dago eta EUSKAL ERALDAKETA SOZIO-EKONOMIKOAN arreta jarri du GIZA GARAPEN IRAUNKORREAN oinarritutako EKOSISTEMAK sortzen duen kudeaketa-eredu bezala.

IMG-20150623-WA0005

Ibarretxe lehendakariaren aurkezpenaz gain, sektore publiko zein pribatuko beste zenbait berritzaileek hartu zuten parte. Besteak beste, honakoak nabarmendu daitezke: Eskoziako lehen ministro ordea JOHN SWINNEY,  Irene McAra-McWilliam (The Glasgow School of Art), Robert Crawford (EDAS), Adam Price (Nesta) eta Donna Chrisholm (Highlands & Islands Enterprise).

BILERA ESKOZIAKO KULTURA MINISTROAREKIN

Bisitaren bigarren partean Eskoziako Kultura, Europa eta Kanpo Arazoetarako ministroa den FIONA HYSLOP-ekin izan genuen bilera. Topaketa honek BI HELBURU nagusi izan zituen: alde batetik, euskal eraldaketa AURKEZTEA, prozesu honetan kultura lokalak izan duen garrantzia azpimarratuz; eta bestaldetik, ALC eta Eskoziako Gobernuaren arteko LANKIDETZA-proiektu bati buruz mintzatzea, kulturak eta identitateak Euskadiren eraldaketa sozioekonomikoan izan duten eragina aztertu nahi duena.

mailout co

ECCC-N TOPAKETA

Azkekik, bisitaren hirugarren partea SCOTTISH CENTRE FOR CONSTITUTIONAL CHANGE zentroan gertatu zen. Bere zuzendaria den Michael Keating-ekin (ALC-ko ohiko kolaboratzailea, MINTEGIETAN eta ARTIKULUETAN) elkartu ginen, eta baita beste zenbait kideekin ere, hala nola David Bell, Paul Cairney eta Liam Delaney (University of Stirling) eta Nicola McEwan (University of Edinburgh).