Agirre Center mintegiak
2015/10/15 16:35:00 GMT+2
Pasa den abenduan ALC-k erabakitzeko eskubidearen inguruan Donostian izan ziren jardunaldietan hartu zuen parte. Nazioarteko jardunaldi hauek EUSKO IKASKUNTZAK antolatu zituen, honako izenburuarekin: “Nazioak eta Estatuak XXI. Mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea”.

Ekitaldi honetan zehar ERABAKITZEKO ESKUBIDEA eta demokraziarako garrantzitsuak diren gaiak eta beste hainbat aspektu jorratu ziren: EUROPAKO ETORKIZUNA, prozesuaren kontzeptu politikoa, gizarte eragileak eta erabakitzeko prozesuak eta ALDERDI SOZIOEKONOMIKOAK, besteak beste. Gainera, nazioarteko adibideak aztertu ziren (QUEBEC edo ESKOZIA, esate baterako).

Jule Goikoetxea Eusko Ikaskuntza

Jardunaldietan zehar esparru akademikoko  zein erakunde desberdinetako ordezkariak hartu zuten parte. Besteren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: ASIER BLAS (Euskal Herriko Unibertsitatea), ALAIN GAGNON (Université du Quénec à Montréal), PERE PUGES (Assamblea Nacional Catalana), ZELAI NIKOLAS(Gure Esku Dago), FERRAN REQUEJO (Pompeu Fabra Unibertsitatea), GRAHAM AVERY (Oxford Unibertsitatea eta European Policy Centre), STEPHEN NOON (Yes Scotland), CHRISTINE O’NEILL (Brodies LLP Edinburgh), JULE GOIKOETXEA (Euskal Herriko Unibertsitatea eta ALC-ko ikerkuntza proiektuen kolaboratzailea) eta GORKA ESPIAU (Agirre Lehendakaria Center).

Jarunldiaren egitaraua hemen.

Ikus prentsan: 

Argazkiak: Eusko Ikaskuntza