Azken 40-50 urteotan Argian, Elhuyarren, Elkarren eta Ikastolen Elkartean lanerako egon diren balioak eta aurrera egiteko gakoak izan diren hainbat egitasmo berritzaile identifikatu eta aztertu ditugu “Euskararen biziberritze-prozesua: balioak eta harreman-sareak” ikerlanean.
 
Mintegi bat antolatu dugu euskararen inguruan lanean diharduzuen erakunde eta norbanakoei emaitza aurkezteko eta ondorioak partekatzeko. Ikerkuntza hau K proiektuaren testuinguruan kokatzen da. K proiektuak euskal kulturak ("K") azken hamarkadeetako eraldaketa sozioekonomikoan izan duen eragina aztertzen du, ikuspuntu etnografiko batetik abiatuta. 
 
  • Eguna: 2018ko otsailaren 15a, osteguna
  • Lekua: Luis Villasante Ikergunea. Tolare baserria. Almortza kalea 6, Ibaeta (EHUko campusaren ondoan). 
  • Egitaraua:     
09:45-10:00 Harrera
10:00-11:00 Ikerlanaren emaitzaren aurkezpena
11:00-11:20 Kafe-hartzea
11:20-12:50 Ondorioen lanketa eta partekatzea
12:50-13:00 Itxiera
 
Etortzekoa bazara, eman izena hemen datorren otsailaren 9a, ostirala, baino lehen.
 
logoak elhuyar.png