Covid19k sortutako egoerak gobernantza-politika eta ikuspegi berritzaileagoak eskatzen ditu, administrazioek datozen hilabeteetan etorriko diren erronkei aurrea hartu ahal izateko. Testuinguru horretan, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) Gipuzkoako Etorkizuna Eraikiz eta Debagoiena 2030 proiektuetan egiten ari den lana balioetsi eta horren adibide gisa jarri du. Proiektu horien helburua da gaur egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuna ematea lankidetza-gobernantzaren bidez.

ELGAren ustez, bere industria-egitura dela eta, Covid-19aren krisiaren ondorioz zailtasun ekonomikoko garai bati egin beharko dio aurre Gipuzkoak. Dena den, aipaturiko erronka handia bada ere, aro berriak, halaber, Gipuzkoa Giza Garapen Iraunkorraren esparruan esperimentazio aurreratuko gune gisa kokatzeko aukera ematen du, eta, horregatik, ELGAk Etorkizuna Eraikiz programaren bidez esperimentazio masiboaren aldeko apustua egin du.

Datozen hilabeteetan, ELGA, EIT-Climate KIC, Gipuzkoako Foru Aldundia eta lurraldeko eragile nagusiak (ALC barne) Etorkizuna Eraikiz-en aurrerapen-dimentsioa indartzeko lan egingo dute, Europako eskualderik bidezkoena izateko erronkari laguntzeko.