• Euskal ordezkaritza batek Kolonbian ekimen hori aurkezteko nazioarteko ekitaldian parte hartu du • Proiektuak betearazteko 30 hileko epea du, eta 9,5 milioi euro ditu; horietatik, Europar Batasunak 7,5 milioi finantzatzen ditu

Europar Batasunak proiektu bat finantzatuko du, non, LKS Next eta ALECOP (MONDRAGON korporazioa), Agirre Lehendakaria Center (ALC) eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, Kolonbian kooperatiben sarea bultzatu eta sendotzea sustatzen baitu, herrialdean bake-prozesua finkatzen laguntzeko bideratzaile gisa. Euskal kooperatiba-esperientzia zabala eta euskal gizarteak azken hamarkadetan bizi izandako gizarte-, ekonomia- eta kultura-eraldaketa baloratu da, Kolonbian egingo den izaera horretako lehen nazioarteko proiektu handia agintzeko orduan.EBk finantzatuko du, 7,5 milioi euroan, eta 30 hileko betearazpen-epea izango du.

Proiektua Kolonbiako Gobernuak, Emilio Archila Egonkortzerako eta Finkapenerako kontseilari presidentzialaren bidez, eta Europar Batasunak, Patricia Llombart EBk Kolonbian duen enbaxadorearen bidez, deitu dute, eta proiektua aurkezteko ekitaldia Mutatako (Antioquía) NARen (Nueva Area de Reincorporación) izan da, eta bertan ordezkaritza diplomatiko zabala izan da.

Proiektu hori La Habanan (Kuba) sinatutako bake-akordioaren emaitzetako bat da; bertan, Kolonbiako Gobernuak eta FARC‐EPko borrokalari ohiek eratutako partaidetza-espazioa sortu zen.Espazio horretan gizarteratzeko eta laneratzeko politika berria diseinatzea aurreikusten zen, eta Europar Batasunak babesa ematea erabaki zuen, Bakerako Europako Funtsaren bidez.

Proiektu honen helburua, Patricia Llombart EBk Kolonbian duen enbaxadoreak bere momentuan esan zuenez, honako hau da: “errekonziliazioa; FARCeko borrokalari ohien mesederako eta inguruko erkidegoei ekonomia- eta gizarte-garapena ekarri ahal izateko proiektu produktiboak egin ahal izatea".

Proiektuan parte hartzen duten euskal erakundeek eta entitateek elkarlana ezarriko dute ECOMUNekin (FARCeko borrokalari ohiek sortutako kooperatiben sarea), eta, bertan, LKS-ALECOPek kooperatibei sortzeko eta sendotzeko bidean laguntzeko erantzukizuna izango du; horrela, sustatu egingo dira bere balio-kateak, jasangarritasun ekonomikoa eta gizarte-eraldaketarako izaera.

Proiektuak gizarte-berrikuntzako plataformen ezarpena jaso du; horietan, ALC da nazioarteko erreferentzia eta helburu dute entzute komunitarioko tresna berriak eraikitzea, tokiko biztanleekin batera esku-hartzeak diseinatzea eta, proiektu isolatuen ordez, lankidetzako metodologia sor dadin planteatzea.

Eusko Jaurlaritzak, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez, ekimen horretan parte hartuko du eta, horretarako, erakunde-babesa eskainiko du, Kolonbiako bake-prozesuarekin lankidetzan jarduteko Euskaditik bideratzen diren beste ahalegin batzuekiko koordinazioa eta sinergia sustatuko ditu eta proiektu produktibo bideragarriak eta garapena eta enplegua sortuko dutenak identifikatzeko diagnostiko komunitarioko prozesua bultzatuko du, Kolonbian bake-akordioen arabera beharrizan hori planteatzen duten zonetako batean.

Euskal ordezkaritza dagoeneko zenbait aldiz bidaiatu da herrialdera, enkargua arrakastaz betetzeko non eta norekin lan egingo duen ezagutzeko.

Gaur Mutatán egin den ekitaldian, proiektuan lagunduko duten erakundeek konpromiso-gutuna sinatu dute “Ekonomia Solidarioaren Erkidegoak. ECOMUN eta bere kooperatibak sendotzea” proiektuarekin, 9.496.639 €-an. Europar Batasunak 7.477.312 euroko ekarpena egin du, Kolonbiako Gobernuak 1.100.000 eurokoa, Nazioarteko Lankidetzarako eta Garapenerako Espainiako Agentziak 300.000 eurokoa, Eusko Jaurlaritzak 300.000 eurokoa eta ‘Economías Sociales del Común - ECOMUN’ borrokalari ohien kooperatibak 319.327 eurokoa.

Proiektu hau eta  eta Ebren apostua ECOMUN eta bere oinarriko kooperatibak sendotzera eta gizarte-berrikuntzako proiektu pilotua garatzera bideratzen da.Proiektuaren helburu nagusia lankidetzako proiektu produktiboak sustatzea da, eta, horrela, FARCeko borrokalari ohiak eta gatazkaren ondorioz zigortuenak izan diren zonak gizarteratu eta laneratzeko eta gizartean eta lanean integratzeko bide ematea eta hori hala dela bermatzea.

Ekitaldian LKS Next eta Alecopen (MONDRAGON korporazioa) ordezkaritzan, Carlos Barandiaranek eta Aitor Altolagirrek parte hartu dute, ALCren izenean Paul Ríosek eta Eusko Jaurlaritzaren izenean Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak eta Rafael Kutz Euskadik Txilen, Perun eta Kolonbian duen ordezkariak.

Jonan Fernándezek nabarmendu du lau motibo nagusitan laburbildu daitezkeela Eusko Jaurlaritza proiektu honetan inplikatzeko motiboak. Lehenengo eta behin, elkartasuneko eta lankidetzako ibilbide luzea Kolonbian. Bigarrenik, giza garapen jasangarriko eredua eta lankidetzan oinarritutako esperientzia zabala. Hirugarrenik, bakearekin mugak gainditzen dituen konpromiso unibertsala. Eta, laugarrenik, ia aldi batera eman den bizipena; lehenengo, indarkeriaren eta dibisioaren ingurukoa eta, orain, bake-prozesuaren ingurukoa.