Agirre Center
2018/10/26 18:45:00 GMT+2
Agirre Lehendakaria Center (ALC) gero eta urrutiago ailegatzen da. E-learning oinarritutako teknologia berriek esperientzia arrakastatsua ahalbideratu dute Akonkaguako Unibertsitatearekin, Txilen. Hala, ALCko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxek, ZOOM bidezko konferentzia eskeini zien Txilen zehar kokatutako 19 ikasle eta irakasleei. Bertan, “trebetasunetan oinarritutako hezkuntzatik, sentsibilitatetan oinarritutako hezkuntzara igarotzeko beharrizana” azpimarratu zuen, sistemak bizi dituen eskasiei erreferentzia eginez.

Urriaren 26an eskeinitako konferentzia honek, Lurralde-Gerentzia Sozio ekonomikoko Master programan txertatzen da eta bertan, ekonomia sozial eta lurralde kudeaketaren esparruei lotutako gaiak jorratu ziren. Bestetik ere, euskal esperientziaren lurralde kudeaketari buruzko zehaztasunak eskeini ziren. Bertan Ibarretxek, perspektiba lokalaren garrantzia goraipatu zuen eta “ajenda globalaren aurrean, erantzun lokala” ematearen garrantzia defendatu zuen.

Jardunaldiaren dinamikan zehar, parte- hartze aktiboa eman zen: ikasle eta irakasle parte – hartzaileen kezkak egiaztatuz eta masterrean zehar ikasitakoak azalduz.

Konferentziak izan duen harrera eta emaitza onak ikusita, ALCk e-learning dinamikak sustatzearen alde egingo du, online bidezko prestakuntza ahalbidetzen duten plataformak bestelako erakunde kideekin zabalduz. Izan ere, dinamika berri hauek, gure zentrorako estrategikoak bezain garrantzitsuak dira: ezagutza partekatzeaz gain, gizarte iraunkorragoa eta solidarioagoa lortzeko aukera ematen digute eta.