Agirre Lehendakaria Center (ALC) eta Donostia International Physics Center (DIPC) zentroek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, “Ezagutza zientifiko-tekniko eta soziala Giza Garapen Iraunkorraren zerbitzura” izenburuko hitzaldia antolatu zuten pasa den ekainaren 15ean Donostian.

Mintegi honek nazioarteko akademikoak eta arlo publikoko garrantzi handiko pertsonak Bildu zituen. Besteren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria eta Lehendakari ohia den Juan Jose Ibarretxe, Donostia International Physics Centerreko lehendakaria den Pedro Miguel Etxenike, New Yorkeko Columbia Unibertsitateko Peter Coleman, AC4 zentroko zuzendaria Joshua Fisher, Scensei ekimeneko arduraduna den Armando Geller eta Seton Hall Unibertsitateko Diplomazia Eskolako dekanoa den Andrea Bartoli. Aurkezpenak Gipuzkoako Diputatu Nagusia den Markel Olano-ren esku izan ziren. 

dipc2.jpg

Hiru urtean zehar, ALC giza garapen iraunkorrerako euskal esperientzien inguruan ikertzen aritu da diziplina anitzeko ikuspegi batetik (agenda sozio-ekonomikoa, ingurumenekoa eta giza eskubideena). Lan honen emaitzek (mintegian eztabaidatuko direnak) adierazten dute orain arte lortutakoa ulertzeko gakoa –eta baita gure etorkizuna eraikitzekoa ere- zera ulertzean dagoela: alderdi kulturalak izan duten eragina bai esparru publikoan eta bai pribatuan hartutako erabakietan. 

dipc4.jpg

Mintegiak eztabaidatu zuen K honek duen eta izango duen potentzialtasuna. Hori bai, Euskadin giza garapen iraunkorra sustatzeko erronkari ezin zaio heldu soilik gizarte zientzietatik. Ezagutza zientifiko teknikoak ere hartu behar du parte eztabaida honetan, bere bitartekoak giza garapenaren zerbitzura jarriz. 

Arrazoi hauengatik, mintegia zientzia "guztien" arteko topagune eta elkarrizketa gune izan zen, giza garapen iraunkorrari buruzko gogoeta egiteko lekua eta “elkarrekin” ekarpenak nola egin hausnartzeko.