Agirre Center
2018/09/14 11:45:00 GMT+2
Gorka Espiauk Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskadik bizi izan duen eraldaketa sozio – ekonomikoaren arteko lotura aurkeztu duen hitzaldia eskeini du Montrealeko Unibertsitatean. Mintegiaren titulua “Bilboko Guggenheim Museoaren deskontruzioa” izan da. Bertan, nazioartean kasua aurkezteko modua zalantzatzeko beharraz hitz egin du.

Gaur egungo narratiba

Espiauk, nazioartean zein Euskadi barrualdean  orokorki onartu den ekimen sinplista iragarri du. Irakurketa honen arabera, Bilbao gelditze ekonomiko eta sozialaren ertzean zegoen hiria izanik, hiriko eliteek herritargoaren ustea  kontrajarri eta museoa eraikitzea erabaki zuten. Hala, munduko beste hainbat hirik eredua hartu eta ihardesten saiatu badira ere, espero zituzten eragin bisortzaileak ez dituzte lortu.

Narratiba zalantzan jartzea

Gorka Espiauren konferentziak orokortuta dagoen “Bilbao Effect”-aren intepretazioari zalantza egin zion. Azken buruan, Bilboko hiriaren eraldaketa museoaren zabaltzearekin bat badator, zelan da posible Euskadiren egoera ekonomikoaren eta sozialaren adierazle direnak hiru lurraldeetan modu onuragarri eta homogeneoan hobetu izana? Ze lotura omen du Bilboko erakaldetak, gainontzeko euskal lurraldeen eraldaketarekin? Eraikin batek hiria aldatu badezake, zergatik horrelako ekimenek ez dute non-nahi funtzionatu?

Posible al da gainbeheran dagoen hiri baten ordezkari politikoak alde bateko erabakiak hartu eta hainbesteko garrantzia duen proiektua diruztatzea? Ez al da loturarik akaso, proiektu honen eta lurraldeak, denbora tarte berdinean zehar, eraldatu dituzten bestelako ekimenen artean? Eta are gehiago, zelan izan liteke Guggenheim Fundazioa Bilbo bezalako hiri batera ekartzea?

Euskal eraldaketaren dimentsio kulturala

Gorka Espiauren iritziz, ezin da “The Bilbao Effect”-a ulertu, ez eta gainontzeko euskal kasua ere ez, prozesuak duen dimentsio kulturala aztertu gabe.

Dimentsio kulturala, sineste – multzoa eta narratiba jakinetan adierazitako balioak ulertzearen aldeko apustua egitean datza. Izan ere, ezohizkoak ziren erabakiak, nagusi izan den logika bilakatu eta ardaztu ohi ditu beste hainbat prozesu: Bilboko Guggenheim Museoa alde batetik, kooperatiba fenomenoa, euskal sukaldaritza berria, euskararen berreskuratze prozesua, manufakturagatiko apustua edo orain 20 urte sarrarazitako Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), besteak beste.

Sistema konplexuaren ikuspuntu honek beraz, museoa, euskal gizartearen eraldaketaren artefaktu gisa aurkezten du. Hau da, museoa atal erabakigarria izan bazen ere orduko eraldaketa prozesuan, ez zen abiarazlea izan.