Agirre Center ddc
2018/02/18 12:00:00 GMT+1

 

Pasa den otsailaren 7ean Busturialdeko agente sozial garrantzitsuekin ko-kreazio saio bat izan genuen Bilbon, Danish Design Centerrek antolatuta. Ko-kreazio saio hau Gazte Begirada esku-hartze proiektuaren inguruan kokatzen da. 

Gazte Begirada Busturialdeko eskualdean kokatutako proiektu piloto berritzaile bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, ondoko laguntzaileekin: Danish Design Center, Agirre Lehendakaria Center, Urremendi Agentzia, Gernikako Udala eta Bermeoko Udala.

fullsizeoutput_355.jpeg

Proiektuaren helburua honakoa da: silver economy delakoaren arloan  perfil profesional berriak zehaztea, Bizkaiko biztanleen zahartze-prozesua gazteen beharrekin lotuz, betiere gazteriaren ikuspegitik. Proiektuaren metodologia berrikuntza irekiko plataforma sortzean datza eta fase desberdinak jarraitzen ditu. Momentu honetan elkarrizketa-fasea burutu dugu eta ko-kreazio fasera pasatzea erabaki dugu.

IMG_20180207_110557833.jpg

Horretarako lehenengo ko-kreazio saioa burutu genuen. Partehartzaileen artean honako hauek nabarmendu daitezke: Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazte Behatokia, Maier S Coop, Azti-Tecnalia, TZBZ, Busturialdeko Zerbitzu Sozialeen Mankomunitatea, Bermeoko Udala, Gernikako Udala, Mundakako Udala, Urremendi, H Enea Living Lab eta Urdaibai Silver Proiektua, besteak beste. 

Datorren martxoan bigarren saio bat izango dugu Gernikan, eskualdeko gazteekin, ideia berriak bilatzeko helburuarekin. 

fullsizeoutput_353.jpeg

Bisita honen testuinguruan, Open Akademiako hitzaldia izan genuen DDCko Monica Moeskaer, Guggenheim Museoko Juan Ignacio Vidarte eta Bizkaiko Behatokiko Maitane Leizaolarekin.