Cotec txostenak Espainiako I+Gko eta berrikuntzako datu nagusien bilakaera jasotzen du XXI. mendeko bigarren hamarkadan. Halaber, ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak gizarte-arazoak konpontzeko ikuspegian izandako aldaketak aipatzen ditu. Alde horretatik, eta NBEk 2015. urtean ezarri zituen garapen iraunkorreko helburuak oinarri hartuta, kapitulu oso bat eskaintzen dio berrikuntza sozialari, eta ALCk arlo horretan laborategi aditu gisa egindako lana nabarmentzen du.
Bere laugarren atalean dio berrikuntzaren espazio tradizionala zabaltzeko joera dagoela, politika, ekimen eta proiektuetan dimentsio soziala sartuz. Hala, argudio hori berresteko sei kasu jartzen ditu adibide gisa. Besteak beste, aipatzen dira: Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Etorkizuna Eraikiz; Debagoiena 2030; eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Giza Garapenerako Teknologiaren Berrikuntza Zentroa (itdUPM) eta Agirre Lehendakaria Center.
 
Esperientzia horietan, lankidetza-gobernantzaren esperientzia berrietan sakondu nahi da (Etorkizuna eraikiz); Mondragon Bailarako ekosistema industriala berrasmatu (Debagoiena 2030); eta beste erakunde batzuekin batera (EIT Climate KIC, esaterako), Deep Demostration lankidetza masiboko ekosistemak sustatu nahi dira, ikuspegi sistemiko batetik gizarte-erronkei aurre egiteko.