Complexity Science mintegiak, urriaren 16an izandakoa New Yorkeko Columbia Unibertsitatean, bere arretagunea klimaren aldaketan jarri du. Zentzu honetan, mintegiak, Harvard School of Public Health-eko Jonathan Buonocore irakaslearen hitzaldiarekin, “Osasun Publikoaren egitekoa klima aldaketa arintzen” gaia landu du, eta arlo ezberdinetako akademikoak bildu ditu, hala nola, ingurumena, ekonomia edo soziologia arlokoak.

Honela, eta “International Agirre Program” egitasmoaren bigarren edizioaren esparruan, UPV/EHUko ikertzaileentzat egonaldia aurreikusten duena Columbia Unibertsitatearen AC4 zentroan, aurtengo ikertzaile gonbidatuak, Miren Onaindiak, mintegi honetan parte hartu zuen, gogoeta honetara iritsiz:

“Hizlariaren aurkezpena klima-aldaketaren aurkako eta osasunaren hobekuntzarako ekintzen arteko onura-kidetzei buruzko garapen ekonomikoa da. Kalkulu ekonomikoak dira, eta egiaztatzen dute klima-aldaketaren aurrean egindako ekintzen onura ekonomikoek, orokorrean airearen kalitatea hobetuta, kostu handiak saihestuko lituzketela osasunean, inbertitutako gastua justifikatuz. Oso argigarria da, izan ere, beste eremu batzuetatik ere berehala sortzen baita ekintzen sinergiak eta onura-kidetzak sortzen direlako ideia. Gogoetak balioa gehitzen du ekosistema natural eta hiritarren mantenimendu eta birsorkuntzekiko harremanetatik beren zerbitzuetaraino. Sistema hiritarretan, esate baterako, berdeguneak garrantzitsuak dira klima-aldaketa moteltzeko, izan ere, partikula kutsagarriak xurgatzen, karbonoa finkatzen eta bero-irlaren efektua murrizten laguntzen baitute. Honi pertsonen ongizatean dituen eragin onuragarriak gehitzen badizkiogu, atsedenerako, aisialdirako, inspiraziorako eta gizarte-harremanetarako erabiltzen delako, onura-kidetza garrantzitsua daukagu. Eta horrela beste hainbeste.

Mintegiko gai pizgarriaz gain, oso interesgarria da bilera hauen egitura, unibertsitatearen jarduera egonkorrak diren aldetik, 1949an dutenak jatorria.  

Hogeita hamarreko hamarkadan, Columbiako Unibertsitateko hainbat irakaslek ideia bat aztertu zuten, hain zuzen ere, unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko irakasle eta adituen talde iraunkorrek arakatzea departamentuek aztertzeko gaitasunik edo arintasunik ez zuten gaiak. Ideia finkatzen zihoan, sortzen ari ziren arazoen aurrean Unibertsitateko baliabide intelektualak mobilizatzeko modu azkar gisa, baina hau gelditu egin zen Bigarren Mundu Gerrarekin. 1949an onartu ziren lehen bost Unibertsitate Mintegiak, eta horietatik hiru oraindik ere biltzen dira: Bakea, Erlijioa eta Berpizkundea. Topaketa hauek hasierako helburua betetzen jarraitu dute, baina, aldi berean, Columbiako Unibertsitatearen funtsezko zati bihurtu dira, bertako langileen etengabeko heziketa gisa ulertuta. 

Tradizio honek Columbiako irakasleak diziplinarteko institutuak sortzeko kokatu zituen, hain zuzen ere, ikasle graduatuak gaitu zituztenak gerra ostearen konplexutasunak euren departamentuetatik haratago maneiatzeko. Baina, halaber, institutu hauek zientzialariak, politikariak, ekonomialariak eta akademikoak elkarrengandik ikastera behartu zituzten.   Mendearen azken bi herenetan, Mintegiek Columbiako eta beste toki batzuetako aditu askori elkarrekin gauzak ikasteko eta deskubritzeko aukera eskaini diete. 

Unibertsitateko Mintegien Artxiboa historia intelektualaren bilduma baliotsua da, ia 75 urte biltzen ditu. Bigarren Mundu Gerraren amaieratik, akademikoek berrehun mintegi baino gehiago sortu dituzte. Eta denbora honetan zehar planteatutako galderak, kezkak eta erronkak azter daitezke mintegi berrietako gaiak garatuz. Gaur egun, 90 talde baino gehiago biltzen dira eta The University Seminars-ek tokiak eskaintzen jarraitzen du truke intelektual irekia eta murrizketarik gabea egiteko; horrek parte-hartzaileei ideiak probatzeko askatasuna ahalbidetzen die, eztabaida publiko batek berekin dituen mugak albo batera utzita.

Mintegi honen ostean, zientzia berri baten premiaz gogoeta egiten jarraitzen dut, ikuspegi holistikoa duena eta ezinbestean diziplinaz gaindikoa, egungo erronkei aurre egiteko eta erabaki egokiak hartzeko jasangarritasuneranzko bidean”.