Agirre Centerrek topaketa bat antolatzen du Bilbon, Europako politika publikoen berrikuntzaren erreferentea den Christian Bason euskal erakunde zein enpresekin lotzeko.

Pasa den ostiralean, ekainaren 6an, Bilboko Bizkaia Aretoan izan zen Christian Bason, The Mind Lab delako laborategiaren zuzendaria dena eta Europako politika publikoen berrikuntzaren erreferente bihurtu dena. Izan ere, Danimarkako laborategi honek arlo publikoan lan egiteko modua aldatu du azken urteetan zehar. Laborategi honen berezitasuna zera da: herritarren iritziak aintzat hartzea zerbitzu publikoen diseinatzeko orduan.

Bason2.jpg

Agirre Centerrek berrikuntza arloko zenbait agentzia, GKE eta enpresa bildu zituen berarekin izateko, Prosumerlab-en laguntzarekin. Ekitaldiaren helburua kolaborazio-proiektu berrien sorkuntza ahalbidetzea izan zen.

Bason3.jpg

Bestaldetik, Eusko Jaurlaritzak hitzaldi bat antolatu zuen The Mind Lab-eko zuzendariarekin goizean, Euskadi Europako berrikuntza arloko azken politikekin konektatuz.

Hona hemen Prosumerlab-ek egindako elkarrizketa:

Christian Bason on the role of innovation in the public sector.