Agirre Centerrek, Columbia Unibertsitateak eta Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubideari buruzko jardunaldia antolatu dute Boisen (AEBn). Jardunaldia gauzatu zen Jaialdia ospakizunaren barruan. Boiseko alkate David Bieterrek ekitaldiari sarrera eman zion, eta bertan Juan Jose Ibarretxeko bere lonuiru berria aurkeztu zuen: The Basque Experience, Constructing Sustainable Human Development.

Pasa den uztailaren 30ean Agirre Lehendakaria Centerrek, Columbia Unibertsitateak eta Gure Esku Dago herri-plataformak jardunaldi bat antolatu zuten Boise-ko JAIALDIAREN ospakizunaren testuinguruan. Jardunaldi honetan Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiaren liburu berria aurkeztu zen, The Basque Experience: constructing Sustainable Human Development izenpean, eta Erabakitzeko Eskubideari buruz luze mintzatu zen.

jaialdi1.jpg

Boiseko Alkatea den DAVID H. BIETER-ek ekitaldiari sarrera emango zion. Gainera, Pete Zenarruza Fundazioko ordezkariek eta XABIER IRUJO-k (Center for Basque Studies, University of Nevada) hartu zuten parte, azken hau bideo berezi batekin.

Ekitaldiaren lehen partean JUAN JOSE IBARRETXE-K bere ikerkuntza-lana aurkeztu zuen Giza Garapen Iraunkorreko euskal esperientziaren inguruan; bereziki, 1998-2008 epean gertatu zen eraldaketaren inguruan, garrantzi handikoak baina tradizionalki bereizturik joan diren hiru esparru nagusietan: ekonomia, oreka soziala eta bakea.

Bigarren partea Erabakitzeko Eskubidean arreta jarri zuen. Columbia Unibertsitateko AC4-The Earth Institute zentroko zuzendaria den JOSHUA D. FISHER-ek euskal iritzi publikoak Erabakitzeko Eskubideari buruz duen iritziaz mintzatu zuen, eta ildo beretsuan Gure Esku Dagori buruz egindako ikerketaren berri eman zuen. Bestaldetik, Gure Esku Dago plataformako JON CAMIO-k “Future, Decision, Together” izenburu izan zuen hitzaldi batean GEDk egindako ibilbidea eta etorkizuneko erronkak aztertu zituen.

Gainera, Agirre Lehendakaria Centerrek bisita hau aprobetxatu zuen Estatu Batuetan bizi den euskal komunitatearekin loturak sendotzeko.

 Hedabideetan: