Agirre Center
2017/12/21 12:45:00 GMT+1

 

 

Datorren urtarrilean gure ikerkuntzen arduraduna den Gorka Espiau-k mintegi bat emango du Montrealeko McGill Unibertsitateko School of Urban Planning delakoan. Agirre Centerren burutzen duen lanaz aparte, Gorka irakasle gonbidatua ere bada Montrealeko CIRM-CRIEM zentroan. 

Mintegiaren gai nagusia berrikuntza sozialaren joera berriak izango dira, ikuspegi teoriko zein praktiko batetik. Astebeteko ekitaldi honetan jorratuko dituen gaien artean honako hauek nabarmendu daitezke: komunitate-mailako entzute-tresnak, benetazko narratiba urbanoak ateratzeko metodologia etnografiko eta kualitatiboak, berrikuntza irekiko plataformak eta eskala handiko transformazio prozesuak (adibidez, euskal kasua).   

gorka.jpg

Informazio gehiagowww.mcgill.ca