Azaroan zehar, Agirre Centerrek berrikuntza sozialarekin lotuta dauden hainbat topaketa eta mintegietan parte-hartuko du. Izan ere, berrikuntza soziala, eta batez ere eraldaketa prozesu kolektiboak, gure lan-lerro nagusien artean kokatu ditugu azken urteotan. Hori dela-eta, nazioarte mailan arlo honetan puntakoak diren ekimenekin sare estuak jotzen saiatzen gara. 

Besteren artean, honako hauek nabarmentzen ditugu: Arianna Mazzeorekin izango dugun topaketa eta Samantha Slade-ekin antolatutako mintegia. 

Arianna Mazzeo diseinuan aditua da eta Bartzelonako ELISAVA eskolan egiten du lan. Agirre Centerren esku-hartze proiektuetan kolaboratzeko aukerak bilatuko ditugu berarekin Bilbon, datorren azaroaren 16ean. 

percolab.jpg

Bestaldetik, azaroaren 22an Mondragonen izango dugu mintegi bat Quebec-eko PERCOLAB ekimeneko Samantha Slade-ekin. Bera eraldaketa-prozesuetan aditua da, diseinuan eta etnografian oinarritzen direnetan, hain zuzen ere. Mintegiko parte-hartzaileak bertako proiektu zehatz bateko lantaldeko taldeko kideak izango dira.